UNICEFek Libian egindako lanari buruzko elkarrizketa
Iliana Mourad-i elkarrizketa, UNICEFek Bengasi-n (Libia) duen bulegoko arduraduna.
Iliana Mourad-ek 12 urte daramatza laguntza humanitarioan lanean eta honako hau da UNICEFekin batera egiten duen bere lehen misioa. Berarekin hitz egiteko aukera izan dugu, Libia-ko haurren egoeraren eta UNICEFek haurren eskubideak betetzen direla bermatzeko egiten dituen ekintzen berri eman diezagun.
Galdera: Zein da Libia-ko haurren egungo egoera?Erantzuna: Gerra hasi baino lehen, Libia-k ekonomikoki maila ona zuen. Hala ere, azken bederatzi hileotan,gerrak osasun-sarearen eta ikastetxeen suntsitze nabarmena eragin du. Suntsituta ez badaude, minak edota lehertu gabeko munizioz josita daude lekuok. Lekualdatutako jende mordoa dago ikastetxeetan.Haurrak egunero gerraren irudienlekuko izan dira, eta beren etorkizunean eragin ezabaezina utzi dute. Gaur egun, leku askotan hasi dira osasun-zerbitzu eta ikastetxeak zaharberritzen, baina prozesua luzea, garestia eta zaila izango da.
G: Zer nolako lana egiten du UNICEFek haurrak babesteko?E: UNICEF hainbat babes-programagaratzen ari da. Alde batetik, hainbat GKErekin ari da lanean, haurren eskubideei buruzko hezkuntza- eta sentsibilizazio-proiektuak garatzen. Bestalde, hezkuntza eta gizarte gaietako ministerioekin lanean dihardugu, haurrak babesteko eskola-jarduera eta jarduera sozial sorta zabala eskaintzeko. Proiektu horiek barne hartzen ditu haurren eskubideei buruzko prestakuntza eta horien aurkakourraketa-kasuen jarraipena.Infekzio-gaixotasunengandik babesteko lanak ere egiten ditugu, uraren kalitatea eta saneamendua hobetzeko hainbat proiektu baititugu.
G: Irailaren 17an herrialdeko hainbat lekutan
ikastetxeak berrireki zituzten, zeintzuk dira egin diren
aurrerapenak eta zein lan egiten du UNICEFek haur guztiak
ikasgeletara itzultzen direla bermatzeko?
E: Egia da herrialdearen ekialdean hainbat
ikastetxe berrireki zirela. Gerraren ondorioz haurrek ezin izan
zuten ikasturtea amaitu. Ikastetxe askok arpilatzeak jasan
dituzte, baita azpiegituren suntsiketa eta ikastetxeko oinarrizko
ekipamendu falta ere, hala nola, mahaiak eta aulkiak. Beste
ikastetxe batzuk, aldiz, karga biziz kutsatuta daude (lehertu
gabeko munizioz). UNICEF ikastetxeetan lan egiten duten
zenbait GKEri laguntza eskaintzen ari zaie, munizioa
desaktibatzen eta lehertu gabeko lehergailuei eta minei
buruzko berariazko prestakuntza eskaintzen haur
eta irakasleei.
G: Horrelako gatazka batek haurrengan duen eragina ikusita, laguntza psikosozialerako jarduerak egiten ari al zarete?
E: Bai, laguntza psikosozialaeskaintzeko hainbat proiektu garatu ditugu, haurreigatazkaren eragina gainditzen laguntzeko. Proiektu horiek ikastetxeetan, lekualdatukoen eremuetan eta gatazkaren ondorioz kaltetutako herrietan egingo dira.
G: Zeintzuk dira UNICEFek haurren babesaren eta
hezkuntzaren alde egingo dituen hurrengo pausoak?
E: UNICEFek bere hezkuntza-proiektu eta
programekin jarraitu nahi du eta hezkuntza-sistemaren eta
ikastetxeen ebaluazioa izango du abiapuntu. Bestalde, beste GKEekin
ari gara lanean, laguntza psikosozialeko proiektuak garatzeko.
Horrez gain, uraren eta saneamenduaren baldintzak hobetzeko
proiektuekin jarraituko dugu, Libiako haurren bizi-baldintzen
hobetzea bermatzeko.
G: Zein dei egin nahi die UNICEFek dohaintza emaileei, haurren laguntza-lanen jarraipena bermatzeko?E: UNICEFek milioi eta erdi dolar behar ditu, gutxienez, urte honetako amaierara arteko lanak jarraitzen duela bermatzeko.