UNICEFek Niger-en lekualdaturiko pertsonei larrialdiko laguntza eskaintzen die
Mali-iparraldeko gatazkatik ihes egiteko, milaka pertsona Niger-era doazen bitartean, UNICEFek Niger-eko gobernuarekin, Gobernuz kanpoko Erakundeak eta Nazio Batuen beste agentzia batzuekin batera, lekualdaturiko familien berehalako beharrei erantzuteko ahaleginak sendotu ditu.
“Gaur edateko ura eta mantak jasotzeak lasaitasuna ematen digu,
horrela seme-alabak erosoago egongo dira eta ez dute hautsaren
gainean lo egin beharrik", dio Fatuma Mathala-k.
6 hilabeteko hardunaldian dagoen Mathala-k eta bere 2, 3, 4 eta 6
urteko beste seme-alabekin batera, zenbait eguneko bidaia egin
zuen Mangaizé-ko aldi baterako babesera heldu
ahal izateko; herrixka hori Ouallam-eko eskualdean dago, Niger eta
Mali-n arteko mugatik 100 kilometrotara.
“Geneukan guztia bertan behera utzi genuen. Ez daukagu ezer. Egoera ikaragarria da. Kalean lo egiten dugu eta ur eta janari gutxi dugu", dio. Gaur arte,12.000 pertsona baino gehiago (horietatik zenbait haurrak eta emakumeak direlarik) heldu dira Niger-era, Mali-ko iparraldean dagoen Azawad eskualdean aurreko hilabetean hasi zen Tuareg-en eta gobernuko indarren arteko liskarretik ihes eginez.
Laguntza heltzen hasi da
Paisaia lehor eta utz batean hedatzen den Mangaizé-ko kokalekuak, orain 1.900 pertsona biltzen ditu, makila, koloretako manta, oihal eta alfonbrekin egindako ehunka aterpetan.
Niger-en eta Sahel-eko eskualdeko beste herrialde batzuetan kalteak sortzen dituen elikadura krisi larriaren testuinguruan, errefuxiatuen etorrera gertatzen da. Mali-n gertatzen den indarkeriatik ihes egiten duten pertsona gehienak, lehortearen eta uzta txarren eragina pairatzen duten eskualdeetako kokalekuetan daude, ur eta elikadura eskasia okerragoa bilakatzen duelarik.
Ouallam eskualdean, biztanleen %40ak jadanik elikadura arloko segurtasunik eza pairatzen du edota pairatzeko arriskuan dago. Sinegodar eta Mangaizé, ur eskasia dagoen basamortu gune ezatseginak dira eta UNICEFek bertan ur-tankeen bitartez ur edangarria hornitzen du.
“Gure lehentasuna, oinarrizkoak diren eta bizitzak salbatzen dituzten baliabideak hornitzen jarraitzea da, hala nola ura eta beste hornigaia, arriskuan dauden pertsonen berehalako beharrei aurre egiteko asmoz; horretarako Gobernuarekin eta gure aliatuekin lankidetzan dihardugu", dio Guido Cornale-k, UNICEFek Niger-en duen Ordezkariak.
haurrek laguntza berezia behar dute
Haur askok gatazkaren eta senitartekoen heriotzaren trauma jasaten dute. “Mozorroturiko gizonak gure atea bortxatzen ikusi nituen”, kontatzen du 11 urteko Abdoulaye Abdourahmane-k, Mali-tik ihes egin aurretik bizi izan zituen izugarrikeriak gogoratuz. “Nire aita, ama eta ahizpak hil zituzten”.
Haurren babesa lehentasunezkoa da UNICEFentzat eta zerbitzu psikosozialak zein Haurren Lagun diren Guneak babestuko ditu, bertan haurrek jolasteko eta normaltasun maila berreskuratzeko behar duten segurtasuna izango dutelarik.
UNICEF-ek laguntza mobilizatzen jarraitzen du
Eragina pairatzen duten guneetan, UNICEFek bizitzak salbatzeko hornigaiak eta Eskola Maleta batean deituriko kit-ak banatzen jarraituko du. Aditu talde batek tokiko agintariekin eta osasun zentroekin lan egiten du, tratamendua eskaintzeko duten ahalmena gehitzeko asmoz.
UNICEF eta bere aliatuek, nazioarteko erkidegoari ondoko mezua helarazten diote: azaleratzen ari den elikadura krisiaren zein gatazkaren eragina pairatzen duten pertsona guztiei zerbitzuak eta larrialdietako hornigaien bidalketa gehitzea.