UNICEFen 65. urteurrena
UNICEFen 65. urteurrenaPasa den abenduaren 11n UNICEFek 65. urteurrena ospatu zuen. Gutxik uste zuten gaur arte iraungo zuela, kontuan izaten badugu 1946an eratu zela Nazio Batuen Sorospen eta Errehabilitaziorako Administrazioaren baliabide-soberakinetatik abiatuta. Bere helburua Europako haurren etorkizuna bermatzea zen.
Sei hamarkada eta erdi beranduago, UNICEFek gatazken eta krisiaren eraginez kaltetutako haurrei babesa ematen jarraitzen du eta, horrez gain, funtzio zabalagoa ere hartzen du bere gain: haurrei zerbitzu integralak eskaintzeko eta beren eskubideak defendatzeko lan egiten du.
1946ko abenduaren 11n Nazio Batuen Batzar Nagusiak aho batez onartu zuen Haurtzarorako Larrialdiko Nazioarteko Funtsa (UNICEF) ezartzea haurrentzako larrialdiko sorospen-programak antolatzeko.
Eskubide eta berdintasunean oinarritutako printzipioek lagundu zuten hasieratik UNICEFen lana gidatzen.
1960ko hamarkada erdialdean, UNICEFek Nazio Batuen beste organismo batzuen azterketa abangoardista txertatzen zuen azterketa egin zuen eta horrek eremuaren araberako haurren beharrak zehazten zituen.
Txosten horren bitartez, haurren garapenari buruzko teoria integrala aurkeztu eta garapen nazionalerako plangintzetan haurren beharrak sistematikoki txertatzearen beharra defendatu zen.
haurren bizirautearen eta garapenaren iraultza
1980ko hamarkadaren hasieran, haurren heriotza-tasa herrialde baten garapen-mailaren adierazlea zela ulertzen zen. UNICEFek eta orduko Zuzendari Exekutiboa zen Jim Grant-ek konbentzionalismo horri buelta eman zioten 1982an etazuzenean haurren heriotza-tasari aurre egiten bazitzaion herrialde bateko garapen sozioekonomikoarentzako onurak eragingo liratekeela proposatu zuten.
Horixe izan zen “haurren bizirautearen eta garapenaren iraultza”: oinarrizko arretari buruzko teknikak aplikatuko lirateke haurren lehen urteetako ohiko infekzioei aurre egiteko.
Teknika horiek CTLI laburduraren bitartez ezagutu ziren (euskaraz KTEI): K hazkundearen Kontrola; T aho bidezko berridratazioaren Tratamendua; E amagandiko Edoskitzea eta I Immunizazioa. Estrategia hori erakargarria izan zenmetodoen kostua baxua baitzen.
Gainera, haurren bizirautearen izenean gizarte-maila guztien babesa hartzen zuen barne: komunikabideak, erlijio-buruak, mota guztietako pertsonaia ezagunak, gobernuz kanpoko erakundeak, baita UNICEFen ohiko gobernu-aliatuak ere.
haurren eskubideak protagonista bihurtzen dira
1987an, 1959ko Haurren Eskubideen Deklarazioa ordezkatuko zuen hitzarmen berri bat ezartzearen aldekoa zen UNICEF.Jasotako babesa eta erakundeak biltzeko gaitasunari esker, Nazio Batuen Batzar Orokorrak Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena sinatu zuen 1989an.
Hitzarmenean txertatutako babes juridikoek haurren babesari buruzko gaiak agenda politikoaren muinean kokatzen lagundu zuten eta UNICEFek eta beste hainbat aliatuk ekimen garrantzitsuak egiteko bidea erraztu zuten.
Hitzarmenak eta bere protokoloek UNICEFen misioaren oinarriak izaten jarraitzen dute.
ekitatean oinarritutako proposamena
XXI. mendeko lehen hamarkadan, UNICEFen lanak haurren ongizatearen alderdi guztietan ardazten jarraitzen zuen. Haurren bizirautea gai nagusia zen.
Haurren bizirautearen alorrean mundu mailan egindako aurrerapenei esker, urteroko haurren heriotza-tasa 10 milioi baino gutxiagokoa izatera iritsi zen (1990ean 12 milioi haur baino gehiago hil ziren) nahiz eta bost urtetik beherako haurren kopurua etengabe igotzen joan.
UNICEFen lan humanitarioa larrialdiko egoeretan haurrentzako oinarrizko konpromisoak berritzearekin batera indartu zen. Haur kalteberenak babestea eta GIB/HIESaren aurkako borroka inoiz baino nabarmenago txertatu ziren UNICEFen programetan, baita genero-berdintasuna, emakume eta neskatoen irudiaren indartzea, nerabeekin eta nerabeentzat egindako lana eta aliantzak indartzeaere.
Hezkuntza, elikadura, osasun eta immunazio alorrek UNICEFen programen diseinuan oinarrizko alderdiak izaten jarraitzen zuten eta guztiek giza eskubideetan oinarritutako proposamena eta emaitzengan arreta jarrita zuten.
2010etik hona, UNICEFek bere lanari ekitatearekiko interes berritua eman dio eta berau garapenari buruzko mundu mailako eztabaidan gelditu da agerian. Berdintasun-printzipioak izan ziren UNICEFen ikuspegiaren zutabe garrantzitsua eratu zen egunetik eta, orain, bere printzipioen deklarazioaren parte dira.
UNICEFek garatzen duen lan guztian haur kalteberenek eta behar gehien duten herrialdeek dute lehentasun nagusia.
Balio handiko helburu gehienen kasuan bezala, ekitatean oinarritutako ikuspegia abian jartzea erronka izango da. UNICEF, bere historian zehar, beti izan da ildo berrietatik ekin eta pentsatzearen aitzindari, munduko haurren aurrerapenari babesa emateko asmoz.