UNICEFen “HISTORIAS A TRAVÉS DEL AGUA” ERAKUSKETA IBILTARI DABIL VALENTZIAR ERKIDEGOAN

"Historias a través del agua" argazkien erakusketaren helburua, haurren eskubideen betetze osoa lortzeko urak eta saneamenduak duten garrantziaren inguruan sentsibilizatzea da, batez ere hezkuntzarako sarbidea bermatzeko. Erakusketa, argazkiak dituzten 18 panelek osatzen dute eta haur zehatzen bizitzetara hurbiltzen gaituzte, batez ere ura eskuragarri izateko egoera nola bizi duten azalduz. Gainera, panelek egoera bakoikatza sortzen duten kausen inguruko hausnarketa egiten dute eta UNICEFek haurren eskubideak hobetzeko gauzatzen duen lana azaltzen dute.

Valentziako Unibertsitatean egon ondoren, Valentzia-ko metropoli-gunean kokatzen den 80.000 biztanleko Torrent herriko Caixa Rural Torrent – CRMen egoitzara eraman zen. Maiatzaren 21ean, Amparo Folgado alkateak eta UNICEF Torrent-eko Batzordeko presidentea den Consuelo Miquel-ek erakusketa inauguratu zuten. Haurrekin lan egiten duten gizarte arloko erakunde ugariren bisita jaso zuen.

Bukatzeko, Alacant-eko Xabia herrira eraman da erakusketa eta bertan ekainaren 15era arte egongo da ikusgai. José Chulvi alkateak eta UNICEF Xabia-ko Batzordeko presidentea den Guillermo Bolufer-ek inauguratu zuten. Erakusketak, Hiritar Partaidetzari dagokion Zinegotzigoaren babes berezia du, herriko ikastetxeen bisitak antolatu baititu.