V Champions for Africa: irailaren 25ean Sevilla-n

Datorren irailaren 25ean ospatuko da Champions for Africa ekimenaren V. edizioa, Sevilla-ko Ramón Sánchez Pizjuán futbol zelaian.

V Champions for Africa ekimenak aurten Sevilla FC taldearen laguntza berezia izango du, bere Fundazioaren bitartez. Elkartasunezko partidu honek Estatuko zein nazioarteko futbol izarrak batzen ditu, guztion arteanAfrikako herrialde desberdinetako milioika haurrek pairatzen dituzten zailtasunak zein haurren biziraupenerako eta garapenerako guztion konpromisoak duen garrantzia ezagutzera emateko asmoz.

Azken harmarkadetan haurren heriotza heren batean murriztea lortu den arren, oraindik gaur egun bost urtetik beherako 21.000 haur hiltzen dira saihestu daitezkeen kausen ondorioz, hala nola elgorriaren, desnutrizioaren edota beherako gaixotasunen ondorioz.

ELKARTASUNEKO PARTIDU HONEN SUSTATZAILE DEN KANOUTÉ-RI OMENALDIA ESKAINTZEA

Champions for Africa, 2008. urtetik Fundación Kanouté eta UNICEF Espainia-k sustatzen duten ekimena da eta aurten, Sevilla FC-ko jokalaria den Frédéric Kanouté-ri omenaldia egingo zaio, bere futbol taldeari agur esango baitio.

Partiduko laurogeita hamar minutuetan, haurren kausaren alde bat eginik, bi talde egongo dira aurrez aurre: alde batetik Sevilla FC taldeko jokalariek jolastuko dute, Kanouté-ren Sevillako taldean irabazitako sei garaikurretan taldekide ohiak izan ziren zenbait lagunen laguntzarekin, eta beste alde batetik, Estatuko zein nazioarteko jokalariek osotuko duten taldea egongo da. Kanouté-k, partiduko zati bakoitza talde batekin jokatuko du.

haurren biziraupenaren alde

Partidu honetan bilduko diren funtsak, UNICEFek Afrikan gauzatzen dituen haurren biziraupenerakoprogrametara bideratuko dira, arreta berezia haurren desnutrizioaren tratamenduan eta prebentzioan jarriko delarik. Fundación Kanouté-k berriz, funtsen zati bat Sakina-ko Haurren Hiriaren eraikuntza bukatzeko eta bertako instalazioen edukiera handitzeko (hala nola logelak, eskola, osasun zentroa, lanbide heziketa ikastetxea eta abletegia ditu) erabiliko du, Mali-ko hiriburua den Bamako-ko kanpoaldean kokatzen dena.

Frédéric Kanouté-ri agur esateaz eta bere elkartasunezko konpromisoa ezagutzera emateaz gain, Champions for Africa-ren V. edizio honek erronka garrantzitsuago bat ere badu: Sánchez Pizjuán Estadioa milaka haurren biziraupenaren alde betetzea. Irailaren 25ean Sevilla-n guztiok jokatzen dutu, Afrikan guztiek irabaziko dute.

Champions for Africa ekimenaren V. edizioari dagokion informazio guztia Facebook  eta Twitter (@champions_AFR) sare sozialetan aurki dezakezu.