Zika: zer da mikrozefalia eta zein ondorio ditu haurrengan?

Oraindik froga eztabaidaezinak egon ez arren, ikerketa zientifikoek iradokitzen dute zika birusaren hedatzeak Brasilgo jaioberrietan emandako mikrozefalia kasuekin zerikusia duela. 

Mikrozefalia, jaioberrien burua normala baino txikiagoa izatea eragiten duen malformazio ez-ohikoa da. Haurdunaldian zehar jaioberriaren garunairregularki garatu delako gertatzen da.

Mikrozefaliaren zergatiak bestelakoak dira. Faktore batzuk genetikoak dira, Down Sindromeaadibidez; beste batzuk, kanpokoak, umekiaren sustantzia edo birusen esposizioa haurdunaldian zehar, esaterako. Susmoak baieztatzekotan, bigarren talde honetan kokatuko lirateke azken 4 hilabeteetan Brasilen erregistratu diren 4.700 mikrozefalia kasuak.

Malformazio honek , garapen fisiko eta mentalean ditu ondorioak. Larritasunaren arabera, mikrozefaliak, mugitzeko edo hitz egiteko arazoaksor ditzake, halaber, zentzumen batzuen galera, zehazki,entzumena eta ikusmena.

ZIKA: ELTXO 1, 3 BIRUS

Zika eta mikrozefaliaren arteko erlazioa frogatzen den bitartean, oso garrantzitsua da arreta guztia jartzea eta Aedes eltxoaren ziztada saihestea, birusaren kutsatzailea. Eltxo honek, gainera, haur eta haurdun dauden emakumeei beste 2 birus oso arriskutsu kutsatzen dizkie: dengue etachikungunya.

UNICEFen  Aedes eltxoarengatik kaltetuak dauden komunitateekin lanean dihardugu ziztadak saihesteko. Neurri oso sinpleekin, eltxo-sare eta eltxo-uxatzaileen erabileran, adibidez, emaitza oso eraginkorrak lortzen dira. Horrez gain, eltxoak erraz ugaltzen diren lekuekin amaitzea oso garrantzitsua da, hala nola,zabor-pilatzea edota ur geldiak.

ZIKA BIRUSA: 3 MILIOI KUTSATZE URTE BATEAN

Birusa erraztasun handiz zabaltzen ari da. Momentuz, 30 herrialde daude kaltetuta, horietako 26 Latinoamerikan daude. Osasunaren Mundu Erakundeak ohartarazi du hurrengo 12 hilabeteetan 3 milioi kutsatze egon litezkeela. 

Larrialdi honi aurre egiteko eta birusaren hedatzea geldiarazteko, UNICEFen 13 milioi dolarbehar ditugu. Haurrei eta haien familiak zuzenean kaltetzen dituen larrialdi honi eta beste batzuei erantzuna ematen lagundu nahi badiguzu, ekarpena egi gure larrialdietako funtsean.