Zure opariak ez dira inoiz hain urruti heldu

Haur baten bizitza alda dezakeen opari bat egin nahi duzu? Bidal ezazu orain Opari Urdina.

.

Orain, Opari Urdinarekin posible da eta zure esku dago. Edozein egun da ona haur baten bizitza aldatzeko!

Opari paregabea eta magiaz betea proposatzen dizugu, eta aldi berean, behar gehien duten haurren bizitza aldatzen duen oparia da.

UNICEFen Opari Urdina, opari bikoitza da. Berarekin zoriontasun bikoitza eskaini dezakezu.

Opari Urdina, munduko herrialde desberdinetako haur kalteberenen bizitzak hobetzen laguntzen duen benetako hornigai bat da, adibidez elikadura terapeutikoa edo txertoak.

Ekimen honekin, arkatzak, ura edangarri bilakatzeko pastillak, txertoak edo elikadura terapeutikoa bidal dezakezu; horri esker, haur batek eskola materiala izatea, ur edangarria edatea edo bizirauteko behar duen elikadura terapeutikoa jasotzeko aukera ematen ari zara. []

Elikadura terapeutikoa, munduan desnutrizioa pairatzen duten milaka haurri ematen zaien tratamendua da.Tratamendu honi esker, heriotza asko saihes daitezke. Egunero 7.000 haur inguru hiltzen dira desnutrizioarekin harremana duten kausen ondorioz.Soilik 54 eurorekin, egun batez 45 haurri desnutrizio akutu larriaren aurkako tratamendua eskaini ahal diegu.

Bigarren oparia, oparia jasotzen duen pertsonari egiten diozuna da, bere izenean egin duzun opari paregabea eskaintzen diozun pertsona horrek txartel bat edo txartel elektronikoa jasoko duelarik.

Sar zaitez Opari Urdinaren gunean, eta behar gehien dituzten haurren bizitzak elkarrekin alda ditzakegu!Zure opariak ez dira inoiz hain urruti heldu.