Amen eta haurren elikadura arloan izandako aurrerapenen jarraipena
Txosten honek ama eta haurren malnutrizioari buruzko munduko egungo egoera aztertzen du, lortutako aurrerakuntzak eta lortzeko dauden erronkak berrikusiz.Malnutrizioak haurren, familien eta erkidego osoen garapenerako aukerak oztopatzen dituen moduak aztertzen ditu ikerketak, azkenik kalte fisiko eta kognitibo atzeraezinak sortuz. Horrez gain, txostenak malnutrizio tasa okerrenak dituzten 24 herrialdeen profilak aztertzen ditu, grafikoak eta taula estatistikoak emanez. Ingelesez soilik dago eskuragarri.
Malnutrizioa 5 urtetik beherako haurren heriotzaren herenaren erruduna da.Haurrei indarra eta osasuna kentzen dielako gertatzen dira heriotzak eta gaixotasunak haurrentzako kaltegarriagoak bihurtzen ditu.
Malnutrizioaren jatorria elikadura eskasean eta zaintzarik ezean dago, baino gaixotasunekin okerrera egiten du.Bizirik irauten dutenak sarritan malnutrizioaren eta gaixotasunen gurpil zoroan harrapatuta geratzen dira, gero eta ondorio larriagoak izanik, haurren garapen fisiko zein kognitiboan ondorio atzeraezinak izaten dira eta, epe luzera, haien seme-alaben garapenean eta osasunean ere ondorioak izango ditu. Malnutrizioakerkidegoak eta eskualde osoak giza potentzialaren murrizpen dramatikora kondenatzen ditu.
.