Haurrak eta HIESa: egoeraren laugarren inbentarioa
ONUSIDA, Nazio Batuen Populazio Fondoa (FNUAP), UNICEF eta Osasunaren Mundu Erakundea (OME) erakundeek argitaratutako Haurrak eta HIESa:egoeraren laugarren inbentarioa (2009) izeneko txostenak, emakumeak eta haurrak GIB /HIESetik babesten dituzten esku hartzeen datuak eta premiazko neurriak hartzeko orientabideak ematen dituzten printzipio multzoa aurkezten ditu.
Datuen arabera, zenbait herrialdetan aurrerapen nabariak eman dira, bai amagandik seme-alabenganako transmisioa saihesteko tratamenduan bai haurdun dauden emakumeengan GIBa detektatzeko frogak egiterakoan.Amagandik seme-alabarenganako transmisioa saihesteko tratamenduak % 95eko estaldura dauka Botswanan, % 91koa Namibian eta % 73koa Hegoafrikan, GIB adierazle altua daukaten hiru herrialdeetan. Aurrerapena bereziki nabarmena da Hegoafrikan, 2004an estaldura % 15ekoa baino ez zen eta.
Txostenak, GIB eta HIESa tratatzeko eta prebenitzeko inbertsioek emaitza onak ematen dituztela azpimarratzen du, bereziki emakume eta neskatilen artean.Mantentzen badira eta konpromisoa zein ondo pentsatutako politiken bidez laguntza jasotzen baldin badute, irabaziak salbatutako bizitza kopuruan neurtuko dira.
Txostena ingelesez soilik dago eskuragarri.