Haurren aldeko Ekintza Humanitarioa (HAC) 2011
Haurren aldeko Ekintza Humanitarioa2011 deituriko agiriak, UNICEFek banaka, komunitateko eta erakundeko erresistentzia gaitasuna sustatzeko gauzatzen dituen jarduerak azpimarratzen ditu. UNICEFek, komunitateek beren buruak prestatzeko eta etorkizunean egon daitezkeen larrialdi egoeren ondorioak mugatzen laguntzeko zein hondamendi baten ondoren suspertzeko eta “hobeto berreraikitzeko” ahalegin berritzaileak gero eta gehiago babesten ditu.
Aurtengo argitalpenak, 2011rako 32 herrialde edota lurraldetan zein 6 eskualdetan aurreikusi diren behar humanitarioak azpimarratzen ditu. Behar horiei aurre egiteko diru-ekarpenak funtsezkoak dira, larrialdi egoerei erantzun ahal izateko eta krisi zikloen errepikatzea saihesteko.