Haurren ongizateari buruzko adierazle-sistemaren proposamena Espainian
Txosten honek nazio mailan haurren ongizatearen adierazleen sistema bat garatzeko proposamena dakar, Espainiak haurren eskubideen aplikazioan dituen aurrerapenei eta erronkei hobeto jarraitzea ahalbidetzeko.Agiriak, proposamenaz gain, haurren adierazleen hobekuntzan eta kalitatean aurreratu beharraren eta berauek baloratzeko zein aukeratzeko irizpideak ezarri beharraren inguruan bi adituk egindako artikuluak badauzka.
Haurrei eta nerabei buruzko adierazleak dira gaur egun, haurren esparruan eztabaida akademiko zein politikorik nabarmenena.Herrialde honetan, orain eta etorkizunean hain garrantzizkoa den giza talde honen egoera ahalik eta hoberen neurtzea erronka zehatza da, haurren ongizatearekin zerikusia duten zenbait helburu lortzeko aukera ematen duena.
UNICEF – Espainiako Batzordeak eta Observatorio de Infancia del Principado de Asturiasek erakundeak txosten hau argitaratzen dute ondoko helburuarekin: Espainian haurren egoera ikusarazi eta garrantzia emateko eta haurren giza taldeari buruzko datu eza azpimarratzeko.Txosten horren beste helburua, Espainian bizi diren haurren bizitzaz erabakiak hartzeko gaitasuna duten pertsonen artean haurren egoerari buruzko informazio gehiago ematea da.