Haurrentzako Aurrerapena
Argitalpen honek, haurren heriotza tasa murriztea bilatzen duen Milurteko Garapenerako Helburuarentzat funtsezkoa den osagaiari buruzko informazioa ematen du, immunizazioari buruzkoa hain zuzen ere.
Haurren osasunarentzat, ongizatearentzat eta biziraupenarentzat hain onuragarria den immunizazioa bezalako metodorik ez dago.2015. urtea hurbiltzen doan heinean UNICEFek haurren aldeko aurrerapenen jarraipena egiten duen serie baten zati den txosten honen helburua, funtsezko arlo honetan izandako mundu mailako lorpenak neurtzea da. Immunizazioaren onurak zalantzan jartzerik ez dago. Haurren morbilitatea, minusbaliotasunak eta heriotzak murrizteko metodo frogatua eta errentagarria da. Soilik 2003. urtean bi milioi heriotza saihestu zituen. Immunizazioak, era berean, osasun sistemen garapena sustatzen du eta inbertsio ekonomiko ezin hobea da, osasuna hobetu eta pobrezia gutxitzen duelako.