Haurrentzako Aurrerapena 6
2004. urtetik Haurrentzako Aurrerapena bildumak, Milurteko Garapenerako Helburuak lortzeko bidean munduan izandako aurrerapenei buruzko azterketa egin eta datu garrantzitsuak kaleratzen ditu. UNICEFek eta gure aliatuek egiten duten jarraipen lanak, aurrerapen nabarmenak uzten ditu agerian. Lehen aldiz, mundu mailan, 5 urtetik beherako haurren heriotza kopurua 10 milioi baino gutxiagokoa izan zen; berez, 9,7 milioitara jaitsi zen, honek 1960. urtetik hona bost urtetik beherako haurren heriotza tasa % 60an murriztu dela esan nahi du.
Haurrentzako Aurrerapena bildumako oraingo argitalpen honek, 2002ko maiatzean munduko agintariek Nazio Batuen Batzar Nagusiko haurren aldeko Bilkura Berezian adostu zituzten helburuak, “Haurrentzako mundu egokia” deituriko agirian barneratu zituztenak, haurrentzat interesgarriak diren helburu horiei eta beste xede batzuei buruzko datuak dakartza. Argitalpen honek, honako adierazleei buruzko informazio zabala ere ematen du:jaiotzen inskripzioa, haurren lana, neskatilen eta emakumeen ablazioa edo genitalen mozketa, ezkontza goiztiarrak eta gerraren ondorioak pairatzen dituzten haurrak; horrekin guztiarekin, haurren babesaren ikuspegi orokorra lortzen da. Era berean, 2002an Bilkura Berezia ospatu zenean, eskolara joateko adina duten eta eskolan matrikulatuta ez dauden haurren kopurua 115 milioikoa zela adierazten du eta 2005/06 ikasturtean 93 milioitara jaitsi zela. Datu berriek, GIBa Sahara hegoaldeko Afrikako zenbait herrialdetan jeitsi egin dela adierazten omen dute, baina joera horiek oraindik ez dira orokorrak edo ez dira egoerari buelta emateko behar bezain sendoak.