Haurrentzako Aurrerapena 9: Milurteko Garapenerako Helburuak ekitatez lortu
“Haurrentzako Aurrerapena: Milurteko Garapenerako Helburuak ekitatez lortu" argitalpenak, orain arte eskuratu ditugun lorpenen frogak dakartza, baina zenbait desberdintasun ere agerian uzten ditu ─zenbait kasutan gero eta nabariagoak─; desberdintasun horiei aurre egin behar diegu MGHak lortzeko eta gainditzeko aurrerapen jasangarriagoa eta zuzenagoa gureganatu nahi baldin badugu.
Txosten hau eta, batez ere, aipatzen duen aurrerakuntza irakurtzen duzun bitartean, estatistika bakoitzaren atzean haur baten bizitza dagoela gogora dezazun espero dugu. Bizitza baliotsuak, bakarrak, babesteko hitza eman dugun eskubideak dituztenak.