Haurrentzako Aurrerapena: lehen hezkuntzaren eta generoen arteko parekotasunari buruzko balantzea
Txosten honek, munduan Milurteko Garapenerako 2. eta 3. Helburuekiko, hots, lehen hezkuntza unibertsala, generoen arteko berdintasuna eta emakumearen autonomia lortzeko helburuekiko lortu diren aurrerapenak neurtzen ditu. Txostena une garrantzitsuan agertzen da, 2005. urtean Milurteko lehen helburua, hau da, lehen eta bigarren hezkuntzan generoen arteko bereizketak ezabatzea, bete beharreko data baita.
Balantzeak, herrialde eta eskualde askotan helburu hori ezingo dela lortu erakusten du, nahiz eta gobernu, gobernuz kanpoko erakunde eta Nazio Batuen erakundeek jarduera asko gauzatu dituzten. Generoen arteko berdintasunaren arloan aurrerapen berriak lortzeko beharra premiazkoa da oraindik.