Haurrentzako Aurrerapena: nutrizioari buruzko balantzea
Elikadura hobetzeak haurren biziraupenarengan eragin zuzena du.Elikadura onak haurrak hazten laguntzen ditu, bizitzak salbatzen ditu eta gizakiaren garapenarengan eragin zuzena du. “Haurrentzako Aurrerapena” bildumako elikadurari buruzko azken txostenak, 140 milioi haur gosearen mehatxupetik atera ahal izateko mundu mailako konpromisoaren garrantzia nabarmentzen du.
Elikadurari buruzko txosten hau, UNICEFek egiten dituen antzeko ikerketen seriean laugarrena da eta helburua, zenbait herrialdek haurren bizitza hobetzeko aurrerapenik egin ote duten ikustea da, eman zuten hitza betetzen duten aztertzearren.