Innocenti Report Card Nº 8 – Haurren babesa herrialde aberatsetan: trantsizioa eta aldaketa
Txosten honek, ELGAko kideen herrialdez herrialdeko datuak aztertuz, hezkuntzari eta haurren zaintzari buruzko ikuspegi orokorra ematen du eta herrialde bakoitzean planteatzen diren lorpenak eta erronkak alderatzea ahalbidetuko duen sailkapenerako proposamen berri bat egiten du.
Herrialde industrializatuetako haurren zaintzan aldaketa esanguratsua gertatzen ari da.Zeregin hori milaka urtetan familia barrukoa izan ostean, haur txikienen zaintza, zenbait mailatan, arlo publikoaren erantzukizuna bihurtu da.