Ni ilegales ni invisibles: UNICEFen laburpena
UNICEF – Espainiako Batzordea erakundean, haurren eskubideak bermatzeko gure ahalegin guztiak egingo ditugula erabaki dugu, haur horiek modu batean zein bestean migrazio prozesu batean murgilduta baldin badaude: gurasoak atzerritarrak direlako, edota beren sorlekutik beraiek bidaiatu dutelako, familiaren laguntzaz edo bakarrik.
Hori guztia, testuinguru bereziki adierazgarri batean: Parlamentuan Atzerritarren Legea aldatzeko lanak hasi dira eta, hilabete gutxi barru, Haurren Eskubideen Batzordeak Espainian Hitzarmena betetzeari buruzko txosten berria kaleratuko du.UNICEFetik agiri hori bi prozesuetan baliagarria izango dela espero dugu, adin txikiko atzerritarren egoeran hobekuntza nabarmenak eman daitezen proposamen zehatzekin lagunduz.