Txertoak eta immunizazioa: munduko egoera
Txertoak eta Immunizazioa:munduko egoeratxosten hau, 2000. urtetik txertoetan eta immunizazioan eman diren aurrerapen handiez aritzen da.Txostenak adierazten duenez, gaur egun historian inoiz baino haur gehiagok jasotzen ditu txertoak. Txostenaren egileek, nazioarteko dohaintza-emaileei finantzazio ezarekin amaitzeko dei egiten diete, milioika haur txertoen kanpainaren bidez saihestu daitezkeen gaixotasunen aurrean arriskuan jartzen baitira.
Txostenaren lehenengo zatian (1go ataletik 5.era), MGHak lortzeko jardueretan immunizazioak duen eragina aztertzen da, batez ere bost urtetik beherako haurren heriotza murrizteko.Txertoen garapena eta erabilpena eta haien kaltegabetasuna, eraginkortasuna eta kalitatea bermatzeko indarrean jarri diren neurriak aztertzen dira. Immunizazioarekin zerikusia duten mundu mailako helburuak lortzeko egindako aurrerakuntzak eta dauden zailtasunak azpimarratzen dira, eta, helburu horiek lortzeko, immunizazioaren estaldura hedatzeak daukan kostua aztertzen da eta lorpen horiek epe luzera iraunkorrak izan daitezen egindako ahaleginak nabarmentzen dira. Azkenik, 2015etik aurrera, immunizazioaren arloan zein aldaketa eman daitekeen aztertzen da.
2. atalean, txertoen bidez prebeni daitezkeen 20 gaixotasun baino gehiago aipatzen dira eta 2000. urtetik txertoen erabilpenaren bidez populazioa gaixotasun horietatik babesteko eman diren aurrerapenak aztertzen dira.