Haurrek arriskuan jarraitzen dute Sri Lankako uholdeen ondorioz
Haurrek arriskuan jarraitzen dute Sri Lankako uholdeen ondoriozSri Lankan gertaturiko uholde berrien eraginak pairatu dituzten erkidegoetan milioi bat pertsona baino gehiago direla kaltetuak estimatu da eta UNICEF material gehiago banatzen ari da.
UNICEFek larrialdietarako hornikuntza gehiago bidali die kalte gehien jaso dituzten guneei, familiei uredangarria bermatzeko eta oinarrizko higiene mailak mantentzeko.
Bidalitako azken materialen artean 19.000 eskolarako kit (koadernoak, boligrafoak eta arkatzak dituztenak),10.600 olana indartu, 60 bidoi kloro-hauts, 2.000 tapiz, 2.000 litroko ahalmena duten ur tankeak, ura edangarri bihurtzeko pastillak eta haurrentzako arropa (5.000 konjunto) daude.
Material bidalketa berri honekin, UNICEFek azken hiru astetan Sri Lankako erkidegoetara bidalitako hornikuntzen balioa guztira 600.000 dolarrekoa izan da.
Eragina pairatzen duten haurrak
Milioi bat pertsona baino gehiagokuholdeen eragina pairatu dute, herrialdearen hegoaldean eta ekialdean. Leku askotan eskolak oraindik itxita daude, ikastetxeak babesleku bilakatu direlako.
Uholde mota horien aurrean haurrek osatzen dute giza-talde kalteberena. Askok ez dakite igeri egiten eta beste batzuk euren kabuz moldatzeko ahulegiak dira.
2010eko abenduaren 26an Sri Lankan gertatutako uholde larriak, irlaren zenbait tokitan egon diren eurite bizien eraginez gertatu dira.
UNICEFek Sri Lankan gertatutako uholde larrien lehenengo faseari erantzuna eman zion, bi material kuota bidaliz.
Azken hilabetean bidalitako materialen artean hauek daude: 1.000 litroko ahalmena duten ur tankeak, higiene kit-ak (hilabete baterako bost kideko familia batentzako materialak dituztenak eta, bertan, eskuohialak, xaboiak, hortzetako pasta eta detergente-hautsa daude), olana indartuak, plastikozko ontziak, tapizak eta erkidegoentzako sukalde kazolak (150 litroko ahalmena dutenak).