Kenyan kalitatezko hezkuntza bultzatuz
Kenyan kalitatezko hezkuntza bultzatuzKenyak hezkuntza arloan aurrerapauso handiak eman ditu. Lehen hezkuntzako matrikulazioa 5,9 milioi haur izatetik (2003an) 8,6 milioi izatera pasa da, herrialdeko Ministerioaren datuen arabera. UNICEFek babes hori indartu nahi du kaleratu berri duen Haurren Lagun den Eskola kontzeptuaren eskuliburuarekin.
Eskuliburua, zenbait adituk UNICEFen laguntzarekin egin dute.Kenyako ikaskuntzan eta heziketaren kalitateanezarriko den hobekuntzen oinarria izango da. Eskuliburuaren bidez, irakasleei eredu hori era eraginkorrean ulertzeko jarraibideak emango zaizkie.
Haurren garapenerako eskola integrala
Kontzeptu honen barruan, eskolekoinarrizko heziketa izateko haur guztiek duten eskubidea bermatzeaz gain, mende berriko erronkei aurre egitekobehar izango dituzten gaitasunak irakasteko gunea ere izan behar dute.
Gainera, eskolek haurren osasuna eta ongizatea bermatu behar dute eta gune babesleak eta seguruak izan behar dute, bertan haurrek indarkeriatik eta gehiegikerietatik urrun ikasi ahal izateko.
Haurren Lagun diren Eskolak irakasleak ere zaintzen ditu, motibatu egiten ditu eta hezkuntza arloan erkidegoko laguntza sustatzen du.
Haurren Lagun diren Eskolak, haurrek ingurune seguru eta egonkor batez gozatzeko duten eskubidea bermatzen du, bertan haurrak garatu ahal izan daitezen.
Sam Ongeri, Kenyako Hezkuntza Ministroa, eskuliburuaren aurkezpenean egon zen, UNICEFek Kenyan duen Olivia Yambi ordezkariarekin batera; erkidegoak eskolak babestera animatu zituen, haur guztiei kalitatezko hezkuntza eskaintzeko. “Haur baten bizitzako arlo guztiei ekin behar diegu. Garapen psikomotorea, garapen fisikoa eta haurraren sozializazio ingurua zaindu behar ditugu”, azpimarratu zuen.
Desberdintasunik gabeko eskola
Bere aldetik, UNICEFeko ordezkariak, Haurren Lagun diren Eskolakhaurren garapen integrala bermatzeko administratzen direla eta ekitatea zeinhezkuntza kalitatea eta sarbidea lantzen dituztela azpimarratu zuen.
“Haurren Lagun den Eskola kontzeptua hezkuntzan dauden ezberdintasunak gutxiagotzera bideratua dago. Eskolak duen paper bikoitza zehazten du: alde batetik, haur guztiengana heltzea eta, bestetik haurrek, beraien jatorria edozein izanik ere, ahal bezainbeste ikasteko aukera ematen dien erako heziketa prozesuak dibertsifikatzea”, esan zuen.
Eskuliburua kaleratzearekin, dagoeneko zenbait eskoletan ezarrita dagoen Haurren Lagun den Eskola Laguna kontzeptua herrialde osoan martxan jarriko da.