Polio-agerraldia Kongoko Errepublika Demokratikoan
Polio-agerraldia Kongoko Errepublika DemokratikoanKongoko Errepublika Demokratikoan polioaren bat-bateko susperraldia gertatzen ari da. 2010eko urtarrilaren eta 2011eko otsailaren artean 112 kasu berri egon dira, 2009an soilik hiru kasu egon zirenean.
Egoera horren aurrean, UNICEFen Zuzendari Exekutiboa denAnthony Lake herrialdean dago gobernuko goi-funtzionarioekin biltzeko eta gaixotasun horren aurkako borroka gauzatzen den tokiak bisitatzeko. Lake dagoenekohaurren babesaren etabiziraupenaren arloan izan diren aurrerakuntzen azterketa egiten ari da, herrialdearen ezegonkortasunagatik gainditu gabe dauden oztopoak ebaluatzen dituen bitartean.
Polioaren aurkako txertaketa-kanpaina
Dagoeneko maiatzaren amaiera baino lehen etxez etxe 14 milioi haur txertatzeko prestaketa lanak hasiak dira, haur guztiek babesa izan dezatela bermatu nahian.
“Kongoko Errepublika Demokratikoan eta beste tokietan poliomielitisa errotik kendu ahal izateko, gobernuek eta bere aliatuek haur guztien immunizazioarekin konpromiso argia hartzea beharrezkoa da”, esan zuen Anthony Lake-k. UNICEFek ahal duen guztia egingo du Kongoko Errepublika Demokratikoan birus izugarri honekin amaitzeko egiten ari diren talde-ahaleginei laguntza emateko.”