UNICEFen txostena: 4 haurretatik hiruk nolabaiteko indarkeria diziplina jasaten du etxean

UNICEFen txostena: 4 haurretatik hiruk nolabaiteko indarkeria diziplina jasaten du etxean

2 eta 14 urte bitarteko 4 haurretatik hiruk indarkeriazko diziplina motaren bat jasaten du etxean, diru-sarrera ertain eta baxuko 35 herrialde aztertzen dituen UNICEFen txosten honek dioenez.

.

Haurren aurkako indarkeria oso gutxi salatzen da, gizarte mailan nagusiki tabutzat hartzen baita eta haurrak, sarritan, hitz egiteko eta babesa bilatzeko beldurtuta egoten dira”, esan zuen Marta Santos Pais-ek, Haurren aurkako Indarkeriari buruzko Nazio Batuen Idazkari Nagusiaren Ordezkari Bereziak.

Prácticas disciplinarias en el hogar: Evidencias de un rango de países de ingresos medios y bajosdeituriko txostenetik ateratako ondorioei buruz zera azaldu zuen Santos Pais-ek:“Estatistika ofizialek ez dute fenomeno horren benetako eskala eta hedapena islatzen”.

“Datu egoki nahikorik ez egoteak, nazio mailako planifikazioa zalantzan jartzen du, politikak eta baliabideen mobilizazioa trabatzen ditu eta esku-hartze zehatzetan indarkeria prebenitzeko eta borrokatzeko gaitasuna mugatzen du”, gehitu zuen Marta Santos Pais-ek.

Indarkeriazko diziplina

Indarkeriazko diziplinaren definizioa ondokoa da: guraso edo zaintzaile batek min fisikoa edo ondoez emozionala eragiteko darabiltzan ekintzak, jokabidea zuzentzea lortzeko.

Bi motatakoak izan daitezke: eraso psikologikoaeta zigor fisikoa. Ohikoena indarkeria psikologikoa da, baina, sarritan, zigor fisikoarekin batera dator.

Zaintzaile gehienen ustez, ordea, haurrak hezteko zigor fisikoa ez dela beharrezkoa erakusten dute datuek. Izan ere,indarkeriarik gabeko metodoak diziplina modu ohikoenak dira.

Legearen eta komunikazioaren bitartez sinesmen eta jarrera aldaketa garrantzitsua da Marta Santos Pais-entzat, baina ez da nahikoa jokabidea aldatzeko.

“Familiei beren arduretan laguntzea bezain garrantzitsua da haurrak ongi hezteko jarduera egokiak sustatzea eta haurren hazkuntza osasungarria eta garapena bermatzeko diziplina positiboa erabiltzea”, gehitu du Ordezkariak.