Akiturik: buru osasunaren inguruko 7 mito
Separar la realidad de la ficción.
Akiturik: buru osasunaren inguruko 7 mito
Errealitatea eta fikzioa bereiziz.
© UNICEF/UN0482314/Zivojinovic
18/10/2022
Buru osasunaren inguruko mitoak desmuntatzea lagungarri oso izan daiteke estigmarekin amaitu eta beharra dagoen guztietan laguntza eskatzera animatuko duen kultura bat eraikitzeko, adin guztietako pertsonentzat. Jarraian, buru osasunaren inguruko zazpi nahaste arrunt jaso ditugu:
1. Mitoa: Buru osasuneko gaixotasunen bat duen pertsona orok inteligentzia-maila baxua dauka.
Errealitatea: Buru osasuneko gaixotasunak, gaixotasun fisikoak bezalaxe, edozein pertsonatan agertzen dira, beren inteligentzia-maila, gizarte-klasea edo diru-sarrerak direnak direla.
2. Mitoa: Buru osasuneko gaixotasunen bat duzunean baino ez duzu zure buru osasuna zaindu beharrik.
Errealitatea: Ongizatea eta buru osasuna sustatzea xede duten jarduketa aktiboak gauzatzea guztiontzako da mesedegarri. Eta, aldi berean, edozeinek gauza ditzake jarduera aktiboak eta ohitura osasuntsuak bere osasun fisikoa hobetzeko.
3. Mitoa: Buru osasunak ez du gehiegi eragiten nerabeetan. Beren kasuan gertatzen dena da hormona-aldaketek beren gogo-aldartea aldatzen dutela; eta arreta deitu nahi dutela beren portaeraren bitartez.
Errealitatea: Gogo-aldartearen aldaketak arruntak dira nerabeetan, ezbairik gabe, baino horrek ez du esan nahi arazorik ez dutenik beren buru osasuna zaintzeko. Munduko nerabeen % 14k buru osasuneko arazoak izan ditu. Mundu-mailan, buruaz beste egitea bosgarren heriotza zioa da 10-15 urte bitartekoen artean. 15-19 urte bitartekoen kasuan, berriz, laugarren heriotza zioa da. Buru osasuneko arazoen erdia 14 urte bete baino lehenago agertzen da.
4. Mitoa: Ez dago ezer egiterik buru osasuneko gaixotasunen aurrean.
Errealitatea: Alderdi askok geldi dezakete buru osasuneko gaixotasunen garapena. Horien artean daude gizarte- eta emozio-trebeziak indartzea, laguntza eta babesa hasiera-hasieratik eskatzea, maitasunean, konfiantzan eta elkar-ezagutzan oinarritutako familia-harremanak garatzea, eskola-ingurumen positibo bat eta lo-ohitura osasuntsuak izatea.
Arazoak gainditzeko gaitasuna babes-faktore askoren konbinazio baten mende dago. Ingurumen-arazoak edo arazo indibidualak gehienetan ez dira nahikoak, beren aldetik eta bereizita, buru osasuneko gaixotasunen bat sortzeko. Edozein ezbeharri aurre egiteko gaitasuna duten adingabeek eta nerabeek, normalean, erresistentzia biologikoa agertzen dute eta, halaber, babes-harreman sendoak dituzte familia, lagun eta inguruko helduekin. Konbinazio horrek babesa-bermatu eta ongizatea sustatzen ohi du.
5. Mitoa: Buru osasuneko gaixotasunak ahuleziaren zantzu bat dira; pertsona hori indartsuagoa balitz ez luke mota horretako arazorik izango.
Errealitatea: Buru osasuneko gaixotasunek ez dute zerikusirik ahula izatearekin edo borondate gutxi izatearekin. Ez da aukera edo albora daitekeen gaixotasun bat. Izan ere, buru osasuneko gaixotasunen bati aurre egiteko laguntza behar dugula aitortzeak indar eta kemen asko eskatzen du. Edozeinek izan dezake buru osasuneko gaixotasunen bat.
6. Mitoa: Nota onak atera eta lagun asko dituzten nerabeek ez dute inolako buru osasuneko gaixotasunik izango, ez baitute deprimituta egoteko arrazoirik.
Errealitatea: Depresioa buru osasuneko gaixotasun arrunt bat da eta faktore sozial, psikologiko eta biologiko ezberdinen konbinazio baten emaitza da. Edozeinek paira dezake depresioa, bere egoera sozioekonomikoaz haraindi edo kanpotik ikusita bizitza on bat duela badirudi ere. Eskola-errendimendu ona duten ikasleek arrakastatsu izateko presioa senti dezakete eta horrek antsietatea ekarriko die. Edo arazoak izan ditzakete etxean. Detektatzeko zaila den beste edozein arrazoiren ondorioz paira dezakete depresioa edo antsietatea ere.
7. Mitoa: Guraso edo tutore txarrak izateak buru osasuneko gaixotasunen bat sortuko die nerabeei.
Errealitatea: Faktore askok eragin dezakete –pobrezia, langabezia, indarkeriaren lekuko izatea, migrazioa eta beste faktore edo gertakizun negatibo asko– nerabeetan, beren tutoreetan edo beren arteko harremanean. Etxean familia-egoera ona bizi duten eta guraso inplikatuak dituzten nerabeek ere buru osasuneko arazoak izan ditzakete, nerabeen garapen egokia bermatuko duen ingurumen aproposa mantendu ahal izateko laguntza behar duten gurasoak edo tutoreak dituzten nerabeek bezalaxe. Laguntza horrekin, gurasoek edo tutoreek funtsezko paper bat joka dezakete nerabeei beren buru osasuneko arazoak gainditzen laguntzeko.
Artikulu honen oinarria UNICEFek eta Osasunaren Mundu Erakundeak garatu duten Teacher’s Guide to the Magnificent Mei and Friends Comic Series saila da.
¿Te gustaría hacer algo extraordinario hoy?
Hazte socio. Elige ahora tu aportación mensual.