© UNICEF/UNI484376/Flores
© UNICEF/UNI484376/Flores
© UNICEF/UNI484376/Flores

Haurren Munduko
Eguna

Urtero, azaroaren 20an ospatzen da Haurren
Munduko Eguna eta munduko haur guztiei
eskainitako eguna
da.

Lortutako aurrerapenak ospatzen ditugu Haurren Munduko Egunean, baina batez ere, egun aproposa da haur zaurgarrienen egoeraz ohartarazteko, haurren eskubideak ezagutzera emateko eta haurren ongizatearen eta garapenaren alde egunez egun lan egitearen garrantziaz kontzientzia hartzeko.

UNICEFek urte osoan zehar egiten du lan haurren bizitzan benetako aldaketak lortzeko. Zehazki, Haurren Munduko Eguna une erabakigarria da haurren aldeko mundu mailako deialdi honekin bat egiteko.

Bat egin “#HaurrakGara” gure mugimenduarekin

Zu ere haur zara. Eta zu, eta baita zu ere. Aurten, inoiz baino gehiago, guztion babesa lortu nahi dugu haur eta nerabeen eskubideen alde. Egun batez, mundua beren begietatik begiratzea proposatu nahi dizugu. Izan ere, haur eta nerabeen begirada hori baita beren eskubideak solasaldiaren, lehentasunen eta politiken erdi-erdian kokatzen dituena. Betaurreko urdinak jantzi itzazu mundua haur eta nerabeen begietatik ikusteko, begirada horrek bakarrik eskaintzen baitigu beren beharrak ulertzeko eta beren eskubideak defendatzeko aukera.

2024ko Gure jarduerak Haurren Munduko Egunerako

Haurren Munduko Egun honetan, parte hartzeko eta gure mugimenduarekin bat egiteko aukera asko daude. Ezagutu nahi dituzu?

Eskola ugari eta hezkuntza-komunitate osoarekin lan egiten dugu haurrak eta nerabeak gehien kezkatzen dituzten gaien eta ikasgelatik aldarrikatu nahi dituzten ideien inguruan hausnartzeko.
Tokiko eremuan, haur eta nerabeen eskubideak errealitate bihurtzeko era berriak irudikatzea proposatzen dugu, jarduera honen bitartez.
Gure erakunde-adierazpenarekin bat egiteko gonbitea egin diegu gobernuei, haur eta nerabeen eskubideen aldeko konpromisoan aurrera egin ahal izateko.
Haurren begirada sustatzea proposatu diegu gure aliatu diren enpresetako langileei, beren haurtzaroko oroitzapen zoriontsu bat partekatuz.
Hedabideetatik
Ekintza bereziak bultzatu ditugu. Hauek, arreta berezia eskaintzen diote haur eta nerabeen gaurkotasunari.
ORAIN ZU! Instagramen gurekin bat egitera gonbidatzen zaitugu, gure storie-en bidez irudi txundigarria partekatuz. "Orain zu" stickerra jo eta partekatu, besterik ez duzu egin behar! Ilustrazioa zure sare sozial guztietan ere partekatu dezakezu.
Autonomia Erkidego guztietan ditugu taldeak, egun hau ospatzea xede dituzten ekintza asko bultzatuz. Zugandik gertuen dauden horiek ezagutzeko, klik egin ondoko loturan.

Noiz ospatzen da Haurren Munduko Eguna?

Nazio Batuek azaroaren 20an ospatzen dute Haurren Munduko Eguna; egun horretan, NBEren Batzar Nagusiak Haurren Eskubideen Adierazpena onartu zuen 1959an. Baina adierazpen hori ez zen legez loteslea izan eta ez zen nahikoa haurren eskubideak babesteko. Hamar urteko negoziaketak aurrera eraman behar izan ziren mundu osoko gobernuekin, buruzagi erlijiosoekin, GKEekin eta askotariko erakundeekin, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioaren azken testua adosteko, 1989ko azaroaren 20an. Konbentzioa sinatu zuten herrialde guztiek nahitaez bete behar dute testu hori.

Haurren Egunaren helburua da herritarrei gogoraraztea haurrak direla kolektiborik zaurgarriena eta, ondorioz, munduko krisiak eta arazoak gehien pairatzen dituztenak direla.

Zer ospatzen da?

NBEren Batzar Nagusiak 1954an gomendatu zuen egun bat bideratzea munduko haurren arteko anaitasuna eta haien ongizatea sustatzeko, gizarte- eta kultura-jardueren bidez.

Nazio Batuek Haurren Munduko Eguna ospatzen dute, 1959an Haurren Eskubideen Adierazpena eta 1989an Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa - historian gehien berretsi den nazioarteko ituna- onartu izanaren omenez.

Zertarako balio du Haurren Munduko Egunak?

Fotografía de una niña en un aula

Munduko egun honek gogorarazten du haur guztiek dutela osasunerako, hezkuntzarako eta babeserako eskubidea, jaio diren munduko lekua edozein izanda ere.

Haurrei mundu-mailako egun bat eskaintzeak hainbat onura ditu; horien artean, haurren beharrei buruzko mundu mailako deialdia egiteko eta haurrek etorkizun hobea izan dezaten egunero lan egiten duten pertsonen lana aintzat hartzeko balio du.

Zergatik ospatzen du UNICEFek Haurren Munduko Eguna?

UNICEF haurren eskubideak babesteaz eta milioika haurren bizitzetan benetako aldaketak lortzeaz arduratzen den nazioarteko erakunde nagusia da. 75 urte daramatzagu haurren eskubideen alde lanean. Gure lana Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan oinarritzen da, azaroaren 20an onartu zena eta gure lan egiteko modua aldatu zuena.

Haurren Egunean, UNICEFek nazioarteko komunitatearekin bat egiten du haurren eskubideak sustatzeko eta defendatzeko.

Zer egin daiteke egun horretan?

Azaroaren 20a aukera berezia da haurren eskubideak ezagutzeko eta munduko haur guztien ongizatea lortzeko lan egitearen garrantzia gogoratzeko.

Egun egokia da haur zaurgarrienekin lankidetzan aritzeko moduak ezagutzeko, haien eskubideak aitortuak izan daitezen eta haien ongizatea eta garapena bermatzeko.

Contenido relacionado

Somos infancia

Actividad para celebrar el Día Mundial de la Infancia. #SomosInfancia

Día Mundial de la infancia: #Somos Infancia

Actividad para celebrar el Día Mundial de la Infancia en los municipios

Día Mundial de la infancia: #Somos Infancia

Día Mundial de la Infancia: el futuro de la infancia está en peligro si no miramos por sus derechos y los protegemos

 
© UNICEF/UN0465351/Pancic
 
© UNICEF/UN0465351/Pancic
 
© UNICEF/UN0465351/Pancic

Enpresak ere #HaurrakGara.

Gehiago jakin nahi dut