Nire eskola, nire taldea!: Bizikidetza, ongizatea eta tratu ona

La propuesta para centros educativos de este curso plantea una visión de equipo de la comunidad educativa en la que todos colaboran y contribuyen al cumplimiento de los derechos de la infancia, con un enfoque específico en convivencia, bienestar y buen trato.

Ilustración de un grupo de estudiantes haciendo un puzle

Nire eskola, nire taldea!

Bizikidetza, ongizatea eta tratu ona



Ikasturte honetarako proposamenak hezkuntza-komunitateko talde-ikuspegia planteatzen du, non denek parte hartzen duten haurren eskubideak betetzeko helburuan, bizikidetza, ongizate eta tratu onean ikuspegi espezifikoa jarrita. 

Ilustración de un grupo de niños, niñas y adolescentes haciendo un puzle gigante

 

Eskubideak helburu partekatu gisa

Talde bat helburu edo xede partekatu bat lortzeko elkarrekin lan egiten duen pertsona-talde bat da. Eskola batek helburu asko izan ditzake, baina garrantzitsuenetako batzuk haurren eta nerabeen eskubideak betetzearekin lotuta daude. Argiena hezkuntzarako eskubidea litzateke, baina eskubideak elkarri lotuta daudenez, hau ez litzateke posible izango ikastetxeek babesa, diskriminaziorik eza, berdintasuna, osasuna eta jokoa bezalako eskubideak zainduko ez balituzte.

Denek parte hartzen duten taldea  

Ikastetxeaz ari garenean, ez gara soilik eraikinaz, irakasleez edo eskola-administrazioaz ari. Ikastetxe bat eskola izan dadin, beharrezkoa da eskola-komunitate osoak parte hartzea eta inguruarekin, auzoarekin edo udalerriarekin harremanak izatea. Eskolak, gainera, dimentsio globala du: mundura zabaltzen da eta herritarrak prestatzen ditu bere garapenerako beharrezkoak diren jarrera, gaitasun eta ezagutzarekin.

Eskolako bizikidetza eta giroa: diskriminaziorik eza

Talde-ikuspegi hori beharrezkoa da gaur egun mundu osoko ikastetxe eta institutuei planteatzen zaizkien erronketako batzuk gainditzeko. Talde batek emaitza onak lortzeko, taldea osatzen duten pertsonek elkarri lagundu behar diote, elkar errespetatu, elkar animatu inor atzean ez utzi. Hala ere, ikasle askok inguruan jasaten duten diskriminazioak, eskola-jazarpenak, gorroto-diskurtsoek eta eskola-indarkeriaren beste adierazpen batzuek adierazten dute talde-espiritu hori ez dagoela ikastetxe askotan.

Tratu ona eta babesa

Zeregina ez da erraza, eta ez da ikastetxearen ardura bakarrik. Ikasturte honetan, egoera horri hainbat ikuspegitatik heltzeko gaiak planteatu eta ideiak proposatuko ditugu: babes-koordinatzaileen irudian sakonduz, bake- eta ekitate-balioekiko lankidetza eta konpromisoa sustatzen duten jarduerak proposatuz, eta ikastetxeekin elkarrizketa bat ezarriz, haurren eskubideetan oinarritutako hezkuntzaren planteamenduan aurrera egin ahal izateko.

 

 Lau data garrantzitsu

 
20 de noviembre: Día de la infancia

HAURREN NAZIOARTEKO EGUNA

Azaroaren 20ko astea gure egunerokotasunean eskubideek duten garrantziaz hausnartzeko eta hori ospatzeko jarduerak egiteko unea da.

 
30 de enero: Día de la Paz y la no violencia

BAKEAREN EGUNA

Urtarrilaren 30eko astean, Indarkeriarik ezaren eta bakearen eskola-egunean, gure ikastetxea Bake-eskola nola bihur daitekeen aztertuko dugu. Seguru ideia asko bururatzen zaizkizuela!

 

 
22 de marzo: Día del agua

uraren eguna

Gure eguneroko bizitzan urak duen garrantziaz gogoeta egitea proposatzen dizuegu, muduko beste herrian bizi diren haurren eskubideen egoera ezagutu eta, ondorioz, #UNICEFtantak #GotasUNICEF jarduera solidario bat antolatzera gonbidatzen zaituztegu. 

 

 

 
22 de marzo: Día del agua

INGURUMENAREN EGUNA

Ekainean ikasturte amaierako ospakizun bat presta dezakegu, Lurreko bizitzarako aniztasunak duen garrantzia islatuko duena.

Ikasturte honetako nobedadeen berri izan

Proposamen hauen eguneratzeak jaso ditzakezu sare sozialetan jarraituz edo gure buletinean harpidetuz:

Twitter
Instagram
Facebook
Telegram
Correo

 

Jardueraren hezitzaileentzako gida

Lurraren Oporrak: Irgurumenaren Munduko Egunerako proposamen didaktikoa

Ikasturte amaiera honetan Lurrak oporraldi on bat behar du. Bururatzen zaizu laguntzeko irtenbideren bat?  &nbs…

UNICEF Educación - Educación en Derechos

Haurrak gara!

Haurren Munduko Eguna ospatzeko jarduera

Datorren azaroaren 20an, Haurren Munduko Egunean, hausnarketa bat proposatu nahi dugu haurtzaroaren eta nerabezaroaren esanahiari buruz, zerk kezkatzen gaituena, zer gehien baloratzen duguna, ikasgeletatik zer aldarrikatu nahi duguna... Bat egingo duzu?

Informazio gehiago

Somos infancia
Somos infancia
Somos infancia