Ikastaro gida 2019/20: Hezi hegoak emanez
Hainbat ideia ikasle bakoitzak, ikasgelan eta ikastetxean parte-hartzeari esker, bere potentzial maximoa gara dezan
Egiazko parte-hartze prozesuak jasotzen dituen haur-eskubideen hezkuntzaren gaineko hezkuntza-ikuspuntu bat izateak ikasleen identitatea finkatzen, beren konfiantza bultzatzen eta honako balio hauen oinarriak ezartzen laguntzen du: erantzukizuna, mundu mailako herritartasuna, demokrazia, espiritu kritikoa eta besteekiko errespetua.
Gaitasun horiek garatzeko ezin da heldua izan arte itxaron: eskolako lehenengo urteetan bultzatzen ez badira, gure ikasleek balio horiek garatzeko aukera gal dezakete haurtzaroan eta nerabezaroan. Gizarte libreak eta demokratikoak eraiki nahi baditugu, non bizikidetza bultzatuko den bestearekiko errespetuaren eta erantzukizunaren bidez, haurrak eta nerabeak parte hartzera bultzatu behar ditugu; horretarako, hainbat tresna eta espazio ahalbidetuko dizkiegu beren ingurunean, eskola barne.
Erabili koaderno hau errepide-orri gisa!
Koaderno hau diseinatu da, inprimatu ahal izateko, osorik edo zati batean, eta inprimatutako orriak langileen gelan ikusgai dagoen lekuan kokatzeko. Horrela, ikasturtean zehar haurrentzako parte-hartze jarduerak eskola-jardueran txertatzeko bide orri bat izan daiteke. Orrialde bakoitzak haurren parte-hartzeari buruzko galdera zehatz bat erantzuten du eta haren edukiak webgune honetan zabaltzen dira. Inplikatu eskola komunitate osoa haurren parte hartzeko eskubidea lortzeko!
Kontzeptu nagusiak: Haurren parte hartzea, autonomia pertsonala, herritarren gaitasuna, haurren eskubideak, erantzukizunak, garapen kognitiboa, garapen emozionala, trebetasunak eta konpetentziak.
Helburua: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako, DBHko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasleen, ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak, udako haurrentzako teknikariak, familiak
Edizioa: UNICEF Espainiako Batzordea
Haurren eta nerabeen
parte hartzea
Hainbat ideia ikasle bakoitzak, ikasgelan eta ikastetxean parte-hartzeari esker, bere potentzial maximoa gara dezan.
Ikusi orain