800.000 egun baino gehiago dohaintzan eman dira
Milaka pertsonek, UNICEF Espainia-ren Enbaxadoreak diren Ana Duato, Pau Gasol eta Imanol Arias-ek, eta Rosana eta Huecco abeslariek Egun bat dohaintzan eman kanpainarekin bat egin dute; kanpainaren helburua, haurren desnutrizioari aurre egitea da.
Hauei komunikabideak, enpresak eta kirol erakundeak gehitu zaizkie eta kanpainak orain arte iraun dituen bi hilabeteetan, 800.000 egun baino gehiagoko dohaintza lortu dugu, batez ere www.dona1dia.com webgunearen bitartez.
ROSANA eta HUECCO, ‘ATRAPA UN MILLÓN’ telebista programan
Carlos Sobera-k aurkezten duen Antena 3-eko Atrapa un millón lehiaketak Egun 1 dohaintzan emankanpainarekin bat egin zuen eta Rosana eta Huecco abeslarien laguntzarekin programa berezi bat egin zuten. Abeslariek 35.000 euro lortu zituzten programan eta kanpainarako bakoitzak eman zituen 1.000 euroak gehitu behar zaizkie. Gainera ikusleek ere parte hartu zuten eta 32.000 SMS bidali zituzten, hau da 32.000 egun dohaintzan eman zituzten.
Kanpaina honen bitartez lortutako diru-ekarpena, UNICEFek munduko 150 herrialde baino gehiagotan garatzen dituen desnutrizioaren aurkako eta haurren biziraupenerako programetara bideratuko da.
Ia 200 milioi haurrek desnutrizio kronikoa pairatzen dute garapen bidean dauden herrialdeetan. Desnutrizioak kalte fisiko eta mental atzeraezinak sortu ditzake haur baten bizitzako lehen bi urteetan.
Baina desnutrizioa, haur baten bizitzako 1.000 lehen egunetan aplikatzen diren neurri erraz eta merkeekin prebenitu daiteke. Kanpaina honetan dohaintzan emandako egun bakoitzak, mila egun hauetariko bati laguntzen dio.
Pocoyó, José Manuel Calderón, David Bisbal edo Fernando Romay bezalako UNICEFen Lagun eta Languntzaileek,50 komunikabidek, 80 enpresak, mila zinemak eta 20 kirol erakunde baino gehiagok kanpaina honekin bat egin dute eta guztion artean 700.000 eguneko dohaintza lortu dugu.