Afrikako Adarrean heriotza gehiago saihestea
Somaliako hegoaldeko eskualde batzuetan eginiko gosete adierazpenaren ehun egun geroago, UNICEF eta bere aliatuak ahalegin garrantzitsuak egiten dituzte bigarren heriotza-bolada bat saihesteko. Izan ere, gatazkaren erdian agertu diren gaixotasunen ondorioz, bigarren hau lehena baino suntsitzaileagoa litzateke.
“Euriak, lehortearen eragina pairatzen duten Somalia-ko eta alboko herrialdeetako zonaldeetan egoera arinduko du. Baina gaixotasunen hedatze arriskua ere handituko du eta laguntza banaketa zailduko luke,” adierazi zuen Elhadj As Sy-k, Ekialderako eta Hegoaldeko Afrikarako UNICEFen Eskualdeko Zuzendariak.
“Somalia hegoaldean gatazken gorakadak ere, aliatuek haurren eta horien familien bizitzak salbatzeko eskaintzen duten laguntza era seguruan banatzeko zailtasunak dituzte.”
Sy-k esan zuen bezala, faktore hauekSomalia-n eta eskualde guztian dagoenkrisi humanitarioa larriagotu dezakete. “UNICEFk bere ahaleginak areagotuko ditu haurrengana iristeko, dauden tokian daudelarik, eta jadanik txarra den egoera horren eragina mirrizteko. Dohaintza-emaileei beraien laguntza indartzeko deia luzatzen diegu”, gehitu zuen.
haurrak gaixotasunen aurrean babestea
Muqdisho-n, UNICEF eta OMEk sei hilabete eta 15 urte bitarteko 750.000 haurrei zuzendutako elgorriaren aurkako txertaketa kanpainajarri dute martxan aste honetan. Uztailean gosete adierazpena egin zenetik, milioi bat haur baino gehiagok elgorriaren aurkako txertoa jaso dute Somalia-n.
“Herrialde osoan, azkeneko hilabeteetan hamarka milaka haur hil dira eta egunero ehunka gehiago hiltzen dira. Laguntzaren banaketa egiteko edozein atzerapen edota etenaldia hil ala biziko gaia da,” esan zuen Sjkander Khan-ek, UNICEFek Somalia-n duen Ordezkariak.
Desnutrizio zorrotza pairatzen duten haurrek, elgorria, kolera eta malaria bezalako gaixotasunen ondorioz, hiltzeko 9 aldiz aukera gehiago dituzte osasuntsu dauden haurrak baino.
Beste arrisku batzuk ere badaude:lekualdaturiko pertsonen kopuru handia, kanpamentutan pilatzen dena; immunizazio maila baxua; saneamendu eta ur arloko azpiegitura egokien eskasia. Eurite sasoiaren hasieran, urarekin zerikusia duten gaixotasunak pairatzen dituzten pertsonen kopuruak gora egiten du, batez ere beherako larriaren eta malariaren ondorioz.
Los enfrentamientos y el aumento de la seguridad en el área fronteriza han llevado a un descenso significativo en el número de refugiados somalíes que cruzan a Kenia, bajando de los 3.400 de las semanas anteriores a 100 personas durante la semana del 17 al 23 de octubre.
Liskarren eta mugen arteko seguritatearen handitzeak, Kenya-ra doazen somaliar errefuxiatuen kopuruaren beherakada ekarri du; aurreko asteetako 3.400 pertsonetatik, urriaren 17tik 23ra arteko astean 100 pertsona baino ez ziren izan.
UNICEF-ek dadaab-en lanean jarraitzen du
Nahiz eta Dadaab-eko errefuxiatuentzako kanpamenduetan jarduera guztiak aldi batez eten diren (behar-beharrezkoak direnak ezik) bi gizarte langileren bahiketaren ondorioz, UNICEFek desnutrizio zorrotza pairatzen duten eta gaixorik dauden haurrei laguntza ematen jarraitzeko konpromisoa hartu du eta aldi berean, ur edangarria, hezkuntza eta babesa ere eskaintzen ditu, bere aliatuak diren erakundeen bitartez.
izandako lorpenak eta behar berriak
Uztailaren 20an gosete adierazpena egin zenetik, desnutrizio zorrotza pairatzen zuten ia 110.000 haurrek eskualdean UNICEFek babesten dituen zentroetan tratamendua jaso zuten. 2,6 milioi pertsona baino gehiagok ur edangarria eskuragarri izan zuten eta 1,5 milioi pertsona baino gehiagok horniketa eta higiene osasuntsurako praktika egokien inguruko informazioa jaso zuten. Uztailetik, Somalia-ko hegoalde eta erdialdean bizitzak salbatzen dituzten 8.700 tona metriko hornigai banatu dira airez, lurretik edota itsasotik.“Gosete adierazpenaren ondorioz jasotako nazioarteko erantzuna ikaragarria izan da,” esan zuen As Sy-k. “Baina, krisi hau hain larria izan denez, haur guztiengana heldu ahal izatetik urrun gaude.”
2011an Afrikako Adarrean gauzatu beharreko ekintzak finantzatu ahal izateko UNICEFek egin zuen deialdian, 425 milioi dolarreko eskaera aurkeztu zuen (299,97 milioi euro). 2012rako beharrak ere ehuka milioien ingurukoak izango dira eta diru-ekarpenak premiaz behar izango dira batez ere elikadura programetan, haurrek eta beraien familiek etenaldirik gabe laguntza jaso dezaten.
Soilik Somalia-rentzat, UNICEFek 300 milioi dolar behar ditu 2012. urtean (211,74 milioi euro), gaur eguneko laguntza maila bermatu ahal izateko eta behar den tokian gehitu ahal izateko. “Funts hauek lehen bai lehen lortu behar ditugu haurrak bizirik mantentzeko ezinbestekoak diren hornigaien banaketa bermatu ahal izateko,” esan zuen Khan-ek.