'Atrapa un millón' programaren edizio berezia haurren desnutriziaren aurkako borrokaren alde
Carlos Sobera-k aurkezten duen Antena 3eko Atrapa un millón programak, gaur gauean balio oso berezia izango du, UNICEFi eta haurren desnutrizioari aurre egitea helburu duen Egun bat dohaintzan eman kanpainari eskainia baitago.
Oraingo honetan, Rosana eta Hueccoabeslariak izango dira "apustu" egiteaz eta haurrentzako emaitza ona lortzeaz arduratzen direnak. Lortuko den diru-ekarpena, desnutrizioaren aurkako borrokara eta haurren biziraupenerako programetara bideratuko da.
dohaintzan emandako egun bakoitzak laguntzen du
Ia 200 milioi haurrek desnutrizio kronikoa pairatzen dutegarapen bidean dauden herrialdeetan. Desnutrizioak kalte fisiko eta mental atzeraezinak sortu ditzake haur baten bizitzako lehen bi urteetan.
Baina desnutrizioa, haur baten bizitzako 1.000 lehen egunetan aplikatzen diren neurri erraz eta merkeekin prebenitu daiteke. Kanpaina honetan dohaintzan emandako egun bakoitzak, mila egun hauetariko bati laguntzen dio.
Milaka pertsonek eta UNICEFen Enbaxadoreakdiren Ana Duato, Pau Gasol eta Imanol Arias-ek azaroan abian jarri zen kanpaina honekin bat egin dute; asmoa, estatuko gizartea haurren desnutrizioak dituen ondorio ikarragarrien inguruan kontzientzia eta haurren biziraupenerako programentzako baliabideak lortzea da.
Pocoyó, José Manuel Calderón, David Bisbal edo Fernando Romay bezalako UNICEFen Lagun eta Languntzaileek,50 komunikabidek, 80 enpresak, mila zinemak eta 20 kirol erakunde baino gehiagok kanpaina honekin bat egin dute eta guztion artean 620.000 eguneko dohaintza lortu dugu.