Boli Kostako krisi politikoak errefuxiatu uholdea eragin du
Boli Kostako krisi politikoak errefuxiatu uholdea eragin duBoli Kostako hauteskunde presidentzialek eragindako krisi politikoak 2,4 milioi lagunei eragingo die Mendebaldeko Afrikan, eta horietatik 600.000 inguru errefuxiatu bilaka litezke. Ur edangarria, etxebizitza eta elikadura, babes zerbitzuak, osasuna eta hezkuntza batera dira barneko lekualdatu eta errefuxiatu ugarien beharrik presazkoenak.
Gaurko egunean errefuxiatuen populazioa 20.000 eta 25.000 lagun ingurukoa den arren, horietatik erdiak emakumeak eta haurrak, iragartzen da laster barneko 450.000 lekualdatu egongo direla Boli Kostan eta 150.000 errefuxiatu inguru auzoko bost herrialdeetan (Liberia, Ginea, Mali, Burkina Faso eta Ghana).
Egonlekua dutenak liberiar familia hartzaileen etxeetan bizi dira. Harrera komunitateen zati handi bat hasia da pairatzen errefuxiatuak egoteak sortzen dituen eskarien efektuak.
“Errefuxiatuak gutxienez 22 kokalekutan daude ostatuz; beraz, nahiko erronka zaila da komunitate horiei guztiei ur edangarria, saneamendu instalazioak eta beste zerbitzu batzuk eskaintzea, batez ere bideen egoera txarragatik. Gure eskura dauden ahalegin guztiak egiten ditugu, komunitate horiei guztiei zerbitzu horiek guztiak eskaintzeko ahalik eta lasterren”, adierazi zuen Sam Treglown-ek UNICEFeko Ur eta Saneamendu Espezialistak.
Erantzun humanitarioa
Liberiako Errefuxiatuen Errepatriazio eta Birkokatze Komisioak (LEEBK) eta Liberiako gobernuak, GKEen elkarlanarekin, erantzun humanitarioa koordinatzen ari dira hainbat aldetatik. Helburua: errefuxiatuek eta barnean hartzen dituzten komunitateek, ahalik eta lasterren, beharrezko zerbitzuak eta hornigaiak jasoko dituztela bermatzea. Funtsean, honako hauek dira: eltzeak, estalkiak, xaboia, eltxo-sareak eta koltxonetak.
UNICEFek erantzunaren koordinazioa bere gain du, arlo hauetan: elikagai alorrean, ur hornikuntzan eta saneamenduan, eta haurren babesean eta hezkuntzan.Horretarako, Liberiako zenbait ministeriorekin elkarlanean ari dira Save the Children GKEa eta gizarte zibileko beste aliatu batzuk.
UNICEFek uste du datozen hiru hilabeteetan beharko dituen funtsak 20,1 milioi dolar inguru izango direla (14,5 milioi euro), Afrika Mendebaldeko krisiak kaltetutako emakumeen eta haurren beharrei erantzun ahal izateko.Jasotako diruarekin etengabeko erantzuna bermatu ahal izango du larrialdiaren aurrean, eta hobeto prestuta egongo da sei herrialde horietako gertakariei aurre egiteko.