Burkina Faso: Mamounata eta desnutrizioaren bere aurkako garaipena.
UNICEF Espainia-ko Produktuen Gerenteak idatzia, Gwen Lansaman
Burkina Faso-n, higiene, nutrizio eta haurren babesari buruzko praktika onen inguruan gizartea kontzientziatzeko lan egiten duten zenbait erakunde laguntzen ditu UNICEFek.Herrialde honetan, bost urtetik beherako haurren %35a desnutrizioarekin harremana duten kausen ondorioz hiltzen da, gehienetan erraz saihes daitezkeenak.
UNICEFen proiektuak ezagutzeko asmoz Burkina-ra bidaiatzeko aukera izan dut. Yagma herri musulmanean egon gara, herrialdeko erdialdean; bertan, Chants de Femmes (Emakumeen Kantuak) elkarteak UNICEFen laguntzarekin lanean dihardu. Bertako arduraduna den Valentine-k, duela hilabete batzuk hona iristerakoan, emakumeek beraien arazoen inguruan hitz egiteko ausardiarik ez zutela, ezta beraien etxeetan azaltzen digu.
Herrira iritsi ginenean, emakumeek harro hartu gintuzten, herriko gizonekin batera. Horietariko batMamounata da eta Chants de Femme elkarteari esker ikasi dutena azaltzen digu. Erakutsi dizkieten higiene praktiken inguruan hitz egiten digu, batez ere haurren bizitzako lehen sei hilabeteetan amagandiko edoskitzeak duen garrantzia azpimarratuz.
Burkina Faso-n, edoskitzearen inguruko siniste oker batzuk diraute. Adibidez, amagandiko edoskitzeak haurrei egarria ematen dietela pentsatzen dute emakumeek eta horregatik, edoskitzea ura edota landareekin eginiko infusioekin nahasten dute. Nahasketa hau, ez da ona haurrarentzat eta beherakoa eragiten die.
Amek ez zekiten haurren desnutrizioaren lehen zeinuak identifikatzen; horiek ur kutsatua erabiltzeagatik eta etxean higiene praktika okerrak izateagatik sortzen dira. Mamounatak, arlo hauek nola zaindu behar dituen ikasi du eta bere jarrera nola aldatu duen azaltzen digu. Bizitza asko alda dezaketen ohitura errazak dira.
Gainera, bere 7 seme-alabetatik gazteenak ez duela desnutrizioa pairatzen harro azaltzen digu, bere anai-arrebek ez bezala. Txikienak, jaio zen momentutik amagandiko edoskitzea jaso du eta Mamounata-k sukaldeko tresnen zein erabili duen uraren garbiketa zaindu du
Mamounata-ren hitzek esperantza ematen digute eta Valentine bere lanarekin jarraitzera animatzen dugu. Yagma-ko emakumeek kantuz agurtzen gaituzte, beraien poztasuna eta esker ona transmitituz.