‘Champions for Africa’ erronka
Elkartasunezko partidu honen laugarren edizioak lortu nahi duen erronka, Afrikako Adarreko 10.000 haurren bizitza salbatzea da.
Datorren abenduaren 29an, Champions for Africa partiduaren laugarren edizioa Valentzia-n ospatuko da; bertan AFRICA UNITED taldea (gehienak jatorri afrikarra duten jokalari desberdinen selekzioa da etaFrederic Kanouté Sevilla-ko kapitainaren agindupean jokatzen dute) eta CHAMPIONS SELEKZIOA(Espainia-ko Ligako jokalariek osatutako taldea) izango dira aurrez aurre.
UNICEF Espainia-k eta Fundación Kanouté-kantolatua, Champions for Africa estatuko zein nazioarteko futbol jokalari handiak batzen dituenelkartasunezko futbol partidua da; guztien asmo bateratua, milioika haurrek Afrika-n bizi duten esperantzarik gabeko egoera ezagutzera emateada.
Champios for Africa ekimenaren laugarren edizio honetan lortuko diren diru-ekarpenak, Afrikako Adarrean 13,3 milioi pertsonek (horietatik erdia haurrak) pairatzen duten elikadura larrialdiaren eraginari aurre egitera bideratuko dira. Momentu honetan, eskualdeko 360.000 pertsonek desnutrizio akutu larria pairatzen dute eta premiazko tratamendua behar dute.
Partiduaren leloa, “Benetako txapeldunak partidu garrantzitsuetan agertzen dira. BE A CHAMPION” da; honek, desnutrizio akutu larria pairatzen duten 10.000 haurri tratamendua eskaini ahal izateko beharrezkoak diren diru-ekarpenak lortzeko Mestalla-ko harmailetan50.000 ikusle biltzea beharrezkoa dela esan nahi du.
partidurako sarrerak lortzeko modua
2011ko Europako Kirol Hiriburu izendapenaren testuinguruan,Valentzia-ko hiriak proiektu honekin modu aktiboan bat egin izan nahi du, Udaleko Kirol Fundazioaren bitartez.Valencia CF anfitrioia da eta Erkidegoko beste talde profesionalek bezala (Levante UD, Villareal CF, CD Alcoyano, Hércules CF eta Elche CF), paper garrantzitsua izango dute proiektu honetan izan duten parte hartze eskuzabalari esker.