Desnutrizioaren aurka 600.000 egun baino gehiago dohaintzan eman dituzte

Milaka pertsonek eta UNICEF Espainia-ren Enbaxadoreak diren Ana Duato, Pau Gasol eta Imanol Arias-ek Egun bat dohaintzan eman kanpainarekin bat egin dute .

Hauei, laster komunikabideak, enpresak, kirol erakundeak eta milaka pertsona batu zitzaizkien, hilabete baino gutxiagoan 200.000 egun dohaintzan eman izatea lortu zelarik. Ordutik aurrera, milaka pertsonek kanpainarekin bat egiten jarraitu dute, www.dona1dia.com webgunearen bitartez.

Imanol Arias 'El Hormiguero' programan

UNICEF Espainia-ren Enbaxadorea den Imanol Arias-ek eta Antena 3eko El Hormigueroprogramak, asteazkenean programak kanpainari eskainitako edizio berezian, 300.000 egun baino gehiago dohaintzan ematea lortu zuten.

Programak batezbesteko 2.961.000 ikusle izan zituen eta eguneko urrezko minutua gaueko 22:22etan lortu zuen, pantailako kuotaren %20,6a lortu zuelarik eta 4.335.120 ikusle.

Datorren astelehenean, Antena 3 kateak berriro ere UNICEF Espainia-ren kanpaina honi eskainitako beste programa berezi bat ere izango du, oraingoan Atrapa un millón programan; bertan, gonbidatu gisa Rosana eta Huecco abeslarien lankidetza izango dugu.

Jadanik lankidetzan aritu diren pertsona guztiez gain,50 komunikabidek, 80 enpresa baino gehiago, mila zinemak eta 20 kirol erakunde baino gehiagok bat egin dute UNICEFek haurren biziraupenaren alde gauzatzen duen borrokan.

Garapen bidean dauden herrialdeetan 200 milioi haur inguruko desnutrizio kronikoa pairatzen dute; bertan urtero 2'5 milioi haur hiltzen dira arazo honi loturiko kausen ondorioz.

MILa egun erabakigarriak

Haur baten bizitzako lehen bi urteetan, desnutrizioak kalte fisiko eta mental atzeraezinaksor ditzake. Baina, haur baten bizitzako lehen 1.000 egunetan neurri erraz eta merkeak aplikatuz, desnutrizioa prebeni daiteke. Dohaintzan emandako egun bakoitzak, mila egun horietako bakoitza babesten du.

UNICEF Espainiak azaroaren bukaern Egun bat dohaintzan eman kanpaina abian jarri zuen; helburua, haurren desnutrizioak sortzen dituen ondorio ikaragarrien inguruan estatuko gizartea kontzientziatzea eta haurren biziraupenerako programetarako diru-ekarpenak lortzea zen.

Pocoyó, José Manuel Calderón, David Bisbal edo Fernando Romay bezalako UNICEFen Lagun eta Lankideek kanpaina honekin bat egin dute eta jadanik 600.00 egun dohaintzan eman izana lortu da.

Dohaintza gehienak  www.dona1dia.com webgunearen bitartez eman dira, baina beste pertsona askok sare sozialen bitartez kanpainaren edota haurren biziraupenaren inguruko gai desberdinei buruzko mezuak hedatuz bat egin dute desnutrizioaren aurkako borrokarekin.

gizarteko sektore askoren konpromisoa

Egoera hau ezagutzen duten pertsonen konpromisoari esker,desnutrizioaren eta pobreziaren inguruko eztabaida mahaian bederatzi kazetari ezagunek parte hartu zuten. Eztabaida UNICEF Espainia-ren egoitzan ospatu zen azaroaren 25ean eta Rosa María Calaf, Ana Pastor (TVE), Àngels Barceló (Cadena SER), Lola Huete Machado (El País Semanal), Cristina Saavedra (laSexta), Leticia Iglesias (Telecinco), Ana Tagarro (XL Semanal), Joana Socías (El Mundo) eta Mónica Carrillo (Antena 3) kazetarien parte hartzea izan zuen.

Pertsona hauei guztiei esker, eta kanpainarekin bat egin duten milaka hiritarrei, komunikabideei, kirol erakundeei, zinemei eta beste erakunde batzuei esker, munduan milaka haurrek biziraupenerako zerbitzuak eskuragarri izango dituzte Haurtzarorako Nazio Batuen Funtsaren (UNICEF) programen bitartez