Desnutrizioari aurre egitea Iparraldeko Darfur-en

Sudan-en, iparraldeko Darfur-en, bost urtetik beherako haurren %32ak desnutrizio kronikoa pairatzen du. Erkidegoaren inplikazioa funtsezkoa da haurren desnutrizioaren aurkako borrokan, UNICEFek Sudan-en duen Nutrizio arloko Arduraduna den Susan Lillicrap azaltzen duen bezala. “Aliatu desberdin ugarirekin lan egiten dugu: erlijio arloko buruzagiak, fakis eta amaginarrebak eta gizartean ahotsa duen edonor".
 

Abu Badriya, Iparraldeko Darfur-eko El Fasher estatuko senadorea da eta haurren desnutrizioaren aurkako borrokan aliatu garrantzitsuabihurtu da.

Pertsona askok beregana jotzen dute laguntza bila. Gurasoek seme-alabak rugaya deituriko ohiko sendaketa moduko batera eramaten dituzte.

Baina Badriya-k badaki kasu askotan, haurrak nahasturik dauden kasuetan batez ere, osasun arloko tratamendu arrunta erabili behar dela. Haurren desnutrizio kasuei aurre egin behar dioenean, familiak UNICEFen laguntza duen elikadura terapeutikorako tokiko zentroetara bidaltzeko zalantzarik ez dauka.  

Suleyman eta SamiLa-ren historioa

Badriya-k hori egin zuen Libia-tik zetozen Mahasin Ali-ren seme-alabak ikusi zituenean: Suleyman (3 urte) eta Sami (urte 1). Haurrek desnutrizioa dutela argi zegoenarren, El Fasher-eko ospitaleak ez zituen onartu. Behar zutena ingurunearen eta elikaduraren aldaketei egokitzeko denbora zela uste zuten. Erizain batek faki baten otoitzak gomendatu zizkion haurrak Darfur-eko bizitza berrira haurrak egokitzeko.
  
Alderantziz, Badriya-k haurrak ikusi zituenean, berehala jakin zuen premiazko tratamendua behar zutela: "Zein ahul eta argal zeuden ikus nezakeen", gogoratu zuen. "Berehala tratamendua jasotzen ez balute, beraien bizitzak arriskuan zeudela konturatu nintzen".

Elikadura terapeutikora zentrora heldu bezain pronto, haurrak onartuak izan ziren eta digestioa erraz egiten duen esnearen formularen bitartez tratatuak izan ziren. Geroago, erabiltzeko prest dagoen elikadura terapeutikoaren bitartezko tratamendua jaso zuten. Lau egunetan soilik, Suleyman eta Sami-ren osasunak hobera egin zuen ikaragarri.

"Haur guztientzako bizitzan hasiera osasuntsua bermatzeak pobreziaren gurpila apurtu dezake. Eta Abu Badriya bezalako pertsonek hori lortzen laguntzen digute", adierazi zuen Susan Lillicrap-ek.

"Haurrari zenbat eta lehenago arreta eskaini, emaitzak hobeak dira. Eta aspalditik gatazka bat pairatzen duen leku batean, Darfur-en adibidez, egun bateko atzerapena beranduegi izan daiteke", esan zuen.