Edoskitzea eta desnutrizioa
Amagandiko edoskitzeak desnutrizioa saihestu dezakeIsabel Benlloch-ek idatzia, UNICEF Espainia-ko Lankidetza arduraduna
Soilik 17 hilabete zituelarik Amira txikiar desnutrizio akutu larria diagnostikatu zioten. Elikadura terapeutikoaren bitartezko tratamenduari esker, hobera egin zuen eta aurrera egin zuen. Horretaz gain, nutrizio arloko adituek bere amari haurra nola elikatu behar zuen irakatsi zioten eta horrek Ayan bere beste semearen bizitza salbatzen lagundu dio.
Amirak, bere bizitzako lehen orduan ez zuen amagandiko esnea edan (oritz) eta amagandiko edoskitzea soilik bi hilabetez izan zuen, nahiz eta sei hilabetez esklusiboa izan beharko zukeen.
Hain ekintza erraz eta dohako honek,Somalia bezalako herrialde batekodesnutrizioa asko murriztu dezake, izan ere, bertan soilik haurren %9ak izaten du amagandiko edoskitze esklusiboa sei hilabetez.
Bizitzako lehen sei hilabeteetan, haurrak amagandiko edoskitzea behar du soilik, honek bere garapenerako behar dituen elikagai guztiak eskaintzen baitizkio, baita ohikoak diren haurren gaixotasunei aurre egiteko antigorputzak ere.
Baina honelako ekintzak erraza arrakasta izan dezan eta bizitzak salbatzea lor dezan, Somalia-ko Ayan-ena adibidez,osasun arloko langileek amei informazio osoa eskaini behar diete eta edoskitzearen onura guztiak ezagutu behar dituzte. Askotan, edoskitzea beste esne mota batekin, te edota urarekin nahastea hobea dela pentsatzen dute amek eta hau, beharrezkoa ez izateaz gain, kaltegarria izan daiteke.
Egun bat dohaintzan eman kanpainaren bitartez, haurren desnutrizioari aurre egiteko UNICEFek gauzatzen dituen prebentziorako esku-hartze eta tratamendu guztiak ezagutzera gonbidatzen zaitugu. Horietako bat, amagandiko edoskitzearen sustapena da. Gurekin bat egin ezazu eta milioika haurrek pairatzen duten desnutrizioari aurre egiten lagun iezaguzu!
Informazio gehiago: Egun bat dohaintzan eman webgunean.