Egun 1 dohaintzan eman: 1.000 egun erabakigarriak
Isabel Tamarit-ek idatzia, UNICEF Espainia-ko Milurteko Helburuen Jarraipenerako Teknikaria.
Haurren desnutrizioa ez da arazo globala edo eztabaidarako gaia soilik, haurren desnutrizioak aurpegia eta izena ditu: garapen bidean dauden herrialdeetan desnutrizio kronikoa pairatzen duten bost urtetik beherako ia 200 milioi haurrena eta desnutrizio akutua pairatu eta hiltzeko arriskuan dauden bost urtetik beherako haurren % 13 horrena.
Desnutrizioa prebenitzea posible da, baitaeraginkorra ere. UNICEFen aktiboki dihardugu lanean, “1.000 egun erabakigarrietan” zehar garatzen diren ekintza zehatzen bitartez lortzeko. Egun horietan gertatzen da haurraren oinarrizko garapena:haurdunaldia eta haurraren lehen bi urteetan. Haur horien garapen fisikoa eta kognitiboa arriskuan egon daiteke bi urte bete bitartean zerbait egiten ez bada.
Ekintza batzuk, bitaminak eta mineralak eskaintzea, esaterako (funtsezkoak dira gaixotasun kroniko eta hilgarrien garapena murrizteko), garai osoan zehar garatzen dira.
Amagandiko edoskitze-goiztiarra (haurra jaio eta lehen orduan) eta esklusiboa bizitzako lehen hilabeteetan, edo osagarria adin horretatik aurrera, lehentasunezkoa da haurrari behar dituen elikagaiak eskaintzen dizkiolako,immunologia-sistema suspertzen duelako etagaixotasun hilgarriengandik babesten duelako.
Haurra jaiotzean eta lehen urteetan pisatu eta neurtzea (bere hazkuntza kontrolatzeko) “alerta-seinale” esanguratsua da elikadura-arazoak antzemateko.
Hala ere, desnutrizioaren kausa bakarra ez daelikagai gutxi jatea (kantitate eta kalitateari dagokionez), arreta desegokia eta infekzio-gaixotasunak ere kausa baitira.
Hori dela eta, 1.000 egun horietan zehar, ekintzak haratago joan behar dira eta ekintza horiek haurren ingurune sozialean aldaketak sustatzeko helburua izan behar dute, hala nola, elikadura osasungarriaren ohitura bultzatzea, higienerako neurriak sustatzea (eskuak xaboiarekin garbitzea, esaterako) edo desnutrizioaren kausa eta ondorioei buruzkohezkuntza jasotzea (amek eta gazteek batez ere).
Beste ekintza batzuen helburua da beherakoak, GIB/HIESaren transmisioa, malaria (intsektizidekin tratatutako eltxo-sareen banaketaren bitartez) edo bestelako infekzio-gaixotasunak prebenitzea.
Baina... haurrak desnutrizio akutua baldin badu? Era azkar eta eraginkorrean trata daiteke ere. Erabiltzeko prest dauden elikagai terapeutikoak banatzea litzateke helburua, energia-balio altua baitute. Desnutrizioak badu konponbidea, eta UNICEF hori lortzeko ari da lanean.
Bat egin ezazu Egun 1 dohaintzan eman kanpainarekin eta haurren desnutrizioa prebenitzen lagun iezaguzu!