Errefuxiatuei laguntza: Mediterraneoko heriotzek haurrei ere mehatxu egiten diete

Azken egunotan Mediterraneo itsasoan egon diren errefuxiatu eta migratzaileen heriotzak direla eta oso arduratuta gaude UNICEFen. Susmoa dago berauetako asko bakarrik bidaiatzen zuten gazteak zirela, familiaren laguntzarik gabe.

Eguraldi onak Libia eta Italiaren arteko ibilbidea egitera bultzatzen ditu ume errefuxiatuak. Horregatik, UNICEF Italiako gobernuarekin eta beste erakunde batzuekin batera lanean ari da laguntza eta babesa eskaintzeko.

Mediterraneoaren alde honetatik gurutzatzen duten haur gehienak,bakarrik bidaiatzen duten nerabeak dira. Askok,gehiegikeria, esplotazioa eta heriotzatik hurbil dauden esperientziak bizi izan dituzte ibilbidearen toki guztietan.

LAGUNTZA ERREFUXIATUEI: "HAURREK EZ LUKETE HORRELAKORIK SUFRITU BEHAR"

“Haur hauetako batzuEk kontatu dizkidaten istorioak ikaragarriak dira. Haurrek ez lukete horrelakorik sufritu behar. Haien bizitzaktrafikatzaileen eskuetan daude, eta atera diezaieketen dirua soilik inportatzen zaie”, adierazten du Marie-Pierre Poirier, errefuxiatu eta migratzaileen krisirako UNICEFen koordinatzaile bereziaK.

Aurten, batezbeste hilero 1.000 haur heldu dira laguntzarik gabe Italiako kostaldeetara. Testuinguru honetan, UNICEF eta Italiako gobernuakakordio bat sinatu dute, mota honetako ekintzak burutzeko helburuarekin:

·         Haur errefuxiatu eta migratzaileentzako harrera arauak, batez ere, laguntzarik gabe bidaiatzen dutenentzat, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenarekin bat egiten dutela egiaztatzea.

·         Harrera-zentroetan haur errefuxiatu eta migratzaileenegoeraren segimendua egitea, batez ere, Calabria, Campania eta Siciliako eskualdeetan, herrialdeko hegoaldean.

·         Gizarte italiarrean haur errefuxiatu eta migratzaileenintegrazioa bilatzen duten ekintza guztien jarraipena egitea.

LAGUNTZA ERREFUXIATUEI: EZTA MINUTU BAT ERE ARRISKUAN

Italiako kostaldeetara ailegatzen diren haurrek atseden hartu eta indarrak berritzeko denbora behar dute. Jolasteko eskubidea dute eta, batez ere, indarkeria eta esplotazioaren aurka babestuta egoteko eskubidea.

UNICEFek haur errefuxiatu eta migratzaileguztiek bidaia arriskutsu hau hasi aurretik espero zuten etorkizuna izatea nahi du. Haurrek ezin dute igaro ezta minutu bat gehiago ere arriskuan.