Espainia da EBeko haur-desberdintasun gehien duen herrialdea
Espainiako haur-desberdintasunak, familietan dauden diru-sarreren arabera, garatutako herrialdeetako azkenetarikoen artean kokatzen du estatu espainiarra.
Espainia haur-desberdintasunean garatuen dauden herrialdeen artean azkenetarikoa da (41etik 22. postuan),Haurrentzako ekitateta. Espainiako kasuatxostenaren arabera. Gai ekonomikoetan (diru-sarrerak) estatu espainiarra seigarren postu txarrenean aurkitzen da, eta laugarrenera jaisten da Europar Batasuneko herrialdeak bakarrik kontuan hartzen badira, Errumania, Bulgaria eta Grezia soilik atzetik izanda.
Espainiako adingabeen %36 pobrezia eta gizarte-bazterketa arriskuan bizi da; baina haur-pobrezian maila altua izan arren, Espainia familia eta haurtzarorako diru-prestazioetara Barne Produktu Gordinaren ehuneko txikiena (BPG) eskaintzen duen herrialdea da: %0,5, Europako batezbestekoaren heren bat baino gutxiago. Gainera, umeei eta euren familiei babes sozialerako gastu txikiena eskaintzen dioten herrialdeen artean aurkitzen da, BPGaren %1,4, EB-eko %2,3ko batezbestekoaren edota Danimarkako %3,7a, Irlandako %3a edo Frantziako %2,5aren aurrean.
Txosten honekin, UNICEF Espainiako Batzordeakerrealitate kezkagarria jarri nahi du mahai gainean: handituz doan populazioaren proportzio bat ongizatea, segurtasuna eta gainerako gizarteak gozatzen dituen aukeretatik at geratzen ari da. Egoera honetan, umeek eta gazteek talde kaltetuenetako bat osatzen dute, krisi ekonomikoak bereziki eurengan jo duelako.
Desberdintasunaren hazkundeak kezka handia sortzen du mundu guztian, hezkuntza, osasuna eta etxebizitzan errekurtso gutxien daukaten familietan eragiten duelako gaur egun; eta haien etorkizuna baldintzapean jartzen du, umeak zenbat eta desberdintasun gehiago sufritu, txiroago eta zorigaiztokoago baitira.
“Gobernuek umeen arteko desberdintasuna txikiagotzeko ahalegina egiten ez badute, umeen eskubideak betetzeko inongo aukerarik ez dago”, adierazten du Carmelo Angulok, UNICEF Espainiako Batzordeko presidenteak. “Haurtzaroari eragiten dioten desberdintasun sozialei aurre egitea umeen ongizate ekonomiko, sozial eta emozionalei dagokien politiketan ezinbestekoa izan behar da”.
Osasun alorrean (35etik 10. postuan) eta hezkuntzan (37etik 12. postuan) haurren desberdintasunak Espainian datu baikorragoak ematen ditu, gainerako herrialdeetako batezbestekoan kokatzen gaituenez gero eta aurreko urteekin konparatuz egonkor mantentzen denez gero. Hala ere, umeenbizi-asetzeari dagokionez, desberdintasuna azken urteetan hazi egin da, eta bereziki bi talderi eragin die: neskei eta haur migratzaileei.
Txostenak agerira ateratzen ditu 2013-2016 Haurtzarorako eta Nerabezarorako II. Plan Estrategikoa, Barneratze-Sozialerako Nazio-Plana edota Haurren Pobreziarako ez-ohiko Funtsaren eta Familiarentzako Laguntza Plan integralaren abiaraztea bezalako neurri positiboak. Hala ere, eta arazo honen tamaina kontutan izanda, Haurren kontrako Funtsari zuzenduta dauden 48 milioi euroak oso urriak dira. UNICEF Espainiako Batzordeak uste du administrazio publikoen haurtzaro politiketako inbertsioak 2010 eta 2013 bitartean 6.300 milioi euro baino gehiagotan gutxitu dela haur bakoitzeko…
“Haurren arteko desberdintasuna eta pobrezia txikiagotzeko Espainiako estatuaren ahalmena nahiko mugatua izan da orain arte”, ziurtatzen du Maite Pachecok, Sentsibilizazio eta Haurtzaro Politiketako UNICEF Espainiako Batzordeko zuzendariak. “Babes sozialeko inbertsio gutxi egon da, eta emaitzak urriak izan dira”.
UNICEFEK oso positiboki balioesten du Haurtzaro-Komisioak bai Kongresuan bai Senatuan egon daitezela emandako pausoa. Txostena Diputatuen Kongresuan aurkeztu da, aipaturiko komisioek ekitateari lehentasuna eman diezaiotela eskatzeko asmoz.
#YOPIDOPACTO: HAURREN ALDEKO ITUN BATERANTZ
UNICEFek Haurren aldeko Ituna lortzeko garaia iritsi dela azpimarratu du, txostenean jasotako hurrengo proposamenak kontuan hartuz:
· Seme-alaba bakoitzeko urteroko 1.200 euroko prestazioa, diru-sarrera gutxiago dutenen etxeetatik hasiz.
· Eskola-bekak, heziketa-laguntza eta 0-3 urte bitarteko ume guztientzako doako heziketa eta eskuragarria errekurtso gutxiago dituzten familietarako.
· Osasunerako eta botiketarako eskuragarritasuna era unibertsalean bermatzea.
· Haurren ongizate subjektiboa serio hartzea: haurtzaro-barometro bat egitea.
· Desberdintasunaren jarraipen publikoa eta adierazleak hobetzea, batez ere haurtzaroari dagozkionak.
¿Te gustaría hacer algo extraordinario hoy?
Hazte socio. Elige ahora tu aportación mensual.