Estatuan 30.000 haur eta nerabek Uraren Munduko Egunean parte hartzen dute UNICEFekin batera

Nigerrerako Tantak hezkuntza arloan mobilizazioa sustatzen duen kanpainaren testuinguruan, UNICEF Espainiak Uraren Lasterketak antolatu ditu laugarren urtez jarraian.  Aste honetan Estatu osoan zehar elkartasunezko lasterketak antolatuko dira eta bertan jadanik 30.000 parte hartzailek izena eman dute.

Pepe Reina-k, Espainiako futbol selekzioko eta Liverpool F.C.-ko atezaina-k,  txikienak motibatuz eta bere tanta jarriz ekimen honetan parte hartu nahi izan du. "Etxera ura eramateko bidai luze eta arriskutsuak egin behar dituztelako haurrek eskolara joan ezin izatea ez da bidezkoa. Edonork eduki beharko luke ur edangarria eskuragarri. Niger-eko haurrek oraina eta etorkizuna merezi dute", adierazi du. Guztiok ahalegin txiki bat egitera animatzen gaitu: "Bakoitzak bere tanta jartzea beharrezkoa dugu".

Pocoyó-k ere kanpaina honekin bat egin du eta haurrak ura aurreztera eta partekatzera gonbidatzen dituen bi spot-eko protagonista da. Bi elementu hauek, TVE-ko Clan katean emititzen direnak eta bere webguneaneskuragarri daudenak, UNICEF Espainiak eta Zinkia Entertainment enpresaren arteko lankidetzaren testuinguruan sortzen dira, ikusle txikienen artean haurren eskubideen ezagutza sustzeko asmoz.

Informazio gehiagorako: http://www.enredate.org/