Eurocopa 2012: Sergio Ramos-ek Ukraina-ko gurasoei mezu bat bidaltzen die
Polonia eta Ukraina-n ospatuko den Eurocopa 2012 hasi baino egun batzuk lehenago, Real Madrid-eko eta Espainiar Selekzioko jokalaria den Sergio Ramos UNICEF Ukraina-rekin elkarlanean aritu da eta herrialde hartako jarraitzaileentzat mezu bat grabatu du. Bertan, gurasoak beraien seme-alabekin denbora gehiago pasatzera animatzen ditu.
“Milioika jarraitzaileentzako heroi bat naiz. Baina soilik zu izan zaitezke zure seme-alabentzat heroia. Beraiekin denbora gehiago pasa ezazu. Elkarrekin futbolean jolas ezazue. Agur, Ukraina!”, da Sergio-ren mezua. Jokalariak bere haurtzaroa gogoratu du, 6 urterekin El Camas futbol taldean jolasten hasi zenean eta egunero bere familiakoren batek entrenamendura lagundu behar zionean, trenean joan behar baitzuten. "Ez dut inoiz ahaztuko ni futbolean jokalari garrantzitsua bihur ahal izateko nire familiak egin zuen ahalegina. Beti eskertuko diet gurasoei, neba-arrebei eta familia guztiari beraien laguntza. Hori nire bizitzan oso garrantzitsua izan da", azaldu zuen Ramos-ek Real Madrid TV kateko RealRamos programarako egindako elkarrizketa batean.
Eurocopa 2012 testuinguruan, UNICEF Ukraina-khaurrei familiarteko zein babeslea den ingurugiroa eskaintzeak duen garrantzia gogorarazi nahi izan du,600.000 haur kaltebera dauden herrialde batean etaaita batek bere seme-alabekin eguneko batezbesteko lau minutu baino igarotzen ez dituelarik. Hori dela eta, UNICEFek Ukraina-n duen ordezkariak, Yuki Mokuo-k ondokoa adierazi du: “UNICEFek aitatasun arduratsua sustatzen du Ukraina-n eta gurasoei beraien seme-alaben bizitzan arrakasta lortzeak gurasoek beraiekin pasatzen duten denboraren, maitasunaren eta zaintzaren araberakoa dela ulertarazten laguntzen die".
Sergio Ramos eta UNICEF
Sergio Ramos-ek 2007. urtetik UNICEFen proiektu desberdinak bultzatzen ditu, batez ere kirola haurren garapenerako tresna gisa erabiltzen duten proiektuak. Buruturiko jardueren artean, jokalariak 2010. urtean Senegal-era bidaiatu zuen bertan UNICEFek haurren biziraupenerako gauzatzen dituen programak ezagutzeko asmoz. Bertan UNICEFeko langileak ezagutu zituen, osasun zentro bat, eskolak eta harrera-zentro bat bisitatu zituen eta haur kalteberak ezagutu zituen, beraiekin futbolean jolastu zuelarik.