Fernando Alonso polioaren aurka India-n
“Haur guztiek dute korrika egiteko, jolasteko eta poliomielitis gabeko bizitza osasuntsua izateko eskubidea”, baieztatu du Fernando Alonso-k, Formula 1ean birritan munduko txapelduna, Ferrari taldeko gidaria eta UNICEF Espainia-ren Enbaxadorea denak, Chacha Nehru Bal Chikitsalaya haurrentzako ospitalean egindako bisitan zehar, Delhi-ko ekialdean, India-n.
“Polioa izugarrizko gaixotasuna da, haurrentzako ondorio latzak ditu eta planetan errotik kendu dezakegu eta kendu behar dugu”, esan zuen UNICEF Espainia-ren Enbaxadoreak.
Fernandok, ospitaleko hainbat gelatan haurrei opariak banatu zizkien, baita Haurren Garapenerako Zentroko fisioterapia gelan ere, eta horietako bost haurri polioaren aurkako ahoz hartzeko txertoa eman zien. “Oso harro nago hemen haurrei poliomielitisaren aukako txertoa ematen egoteaz”, esan zuen. “India-ko haur guztiek txertoa jasotzen jarraitzea funtsezkoa da, mundu osoan gaixotasun honekin amaitu arte. Hori laster gerta dadila espero dugu denok”.
Poliomielitisaren aurkako borrokan India-k gauzatu dituen ahaleginak azpimarratu behar ditugu, bertan aurten soilik kasu bat erregistratu delarik (duela bederatzi hilabete baino gehiago). Alonso-k zera esan zuen: “ Polioaren aurkako borroka honetan India-k arrakasta izan dezala benetan opa diot.”
polioa-ren aurkako borroka india-n
Aurten,India-n polioaren aurkako borrokan aurrerapen nabarmenak egon dira. Historian lehen aldiz, ia bederatzi hilabetez ez da kasurik izan. Azken kasua joan den urtarrilaren 13an izan zen, Howrah-en. Uttar Pradesh (Buddha Race Nazioarteko Zirkuitua bertan dago) eta Bihardira polioaren eragin handiena izaten duten India-ko bi estatuak eta azken urtean ez dute kasu berririk informatu. Iaz, India-n polio gaixotasunaren 42 kasu erregistratu ziren, izugarrizko hobekuntza 2009ko 741 kasuekin alderatuta.Aurrekaririk gabeko lorpen hauek, azken urteotan poliomielitisa errotik kentzeko Batasuneko gobernuek, Estatuak eta UNICEF, OME eta Rotary International bezalako aliatuen ahalegin adostu, bizi eta kontzentratuei esker lortu dira.