Filipinak: bakarrik dauden adingabeak babestea uholdeen ondoren
10 urteko Roy, Filipinetako uholdeen eragina pairatzen duenetako haur bat da. Urriaren 17an, Washi ekaitz tropikalak sorturiko uholdeek Iligan-en kokatzen den Barinaut bere herria suntsitu zuten.
Gauerdian esnatu zen bere etxea urez beterikzegoelako. Bere hiru anai-arrebei deitu zien baina ez zuen erantzunik jaso. “Zerbait heldu behar izan nuen, bestela urak eramango ninduen", dio.
Hala eta guztiz ere, Roy herriko kaleetan flotatzen bukatu zuen, hurrengoko egunean erreskatatu zuten arte. “Ez dakit lo gelditu nintzen edota zorabiatu egin nintzen. Gogoratzen dudan bakarra, esnatzean salbaturik nengoela. Bizirik iraun duten beste pertsona batzuekin batera gabatta batean nengoen”, azaldu du.
Santa Filomena ebakuazio zentrora heldu zenean, sukar handia zuen. Boluntarioek bere senideak, auzokideak edo ezagunak bilatu zituzten, identifikatu zezaten; baina inor ez zuen ezagutu.
“Barinaut-era duela hiru hilabete heldu ginen”, esa zuen Roy-k. “Oraindik ez ditugu auzokideak ezagutzen eta herrian ez ditugu lan askorik".
bakarrik dauden haurrak babestea
Ekaitzak 1,1 milioi pertsona baino gehiagorengan eragina izan zuela estimatzen du gobernuak. Oraindik ere, 30.000 pertsonek ebakuazio zentroetan jarraitzen dute, eta beste 400.000 aterpeetan edota senitartekoekin bizi dira.
Iligan eta Cagayán de Oroherrietan, bakarrik dauden 51 haur identifikatu dira. Haur hauek, gertaturikoak sortzen duen estresari aurre egin beharraz gain, senitartekoen galerari (betirako edota aldi baterako) ere aurre egin behar diote. Beraien senitartekoen laguntzarik gabe, abusu eta esplotazioaren aurreankalteberagoak dira, haurren salerosketan, lan arloko esplotazioan edota sexu-esplotazioaren kasuan adibidez.
“UNICEFek bere aliatuekin lan egiten du, gizarte langileak, Gizarte Ongizate eta Garapenaren Saila besteak beste, gurasoak, neba-arrebak edo senitartekoak bilatzeko eta haurrekin batzeko", adierazi zuen Sarah Norton-Staal-ek, UNICEFek Manilan duen Haurren Babeserako Arduradunak. “UNICEF, haurrak bere familiarekin batzeko lana egiten du, familiako unitatea mantendu eta babesteko asmoz, horrela haurrei normaltasun zentzua eskaini ahal izateko".
UNICEFek, haurren berehalako beharrei aurre egiteko ere bere aliatuekin lan egiten du. Senitartekoek ere laguntza behar izan dezakete eta bestelako aholkularitza eta laguntza eskaintzen zaie, haurrak arreta emango dion familiako ingurugirora bueltatzen direla bermatzeko.
bukaera zoriontsuaren esperantza
Haurren babesean aditua den Jesús Far-en arabera, txosten berriek Roy-ren aita aurkitu dutela adierazten dute. UNICEF, bere aliatuekin batera, txosten horiek egiaztatzen ari da, Roy bere familiarekin batzen laguntzeko asmoz.