Filipinak: UNICEFek bere ur eta osasun arloko hornigaien bidalketa banatzen du
Astearte honetan, UNICEFek ur eta osasun arloko hornigaien lehenengo bere bidalketa banatuko du Washi ekaitz tropikalaren ondorio lazgarrien eragina pairatzen duten 15.000 familiaren artean.
Momentuz, Filipinetako iparraldean izandako uholdeen eraginak200.000 haurrek pairatzen dituztela kalkulatzen da.
Kalte handienak Mindanao irlan gertatu dira; abenduaren 16an, ordu betean hilabete oso batean egin ohi duen euria egin zuela kalkulatzen da eta gau hartan 957 pertsona hil ziren.
Behar larrienak Iligan eta Cagayan de Oro herrietan kokatzen dira, ur edangarria hornitzeko sistemak suntsituak izan baitziren.
4,2 milioi dollareko deialdia
UNICEFek, 4'2 milioi dolarreko funtsen bilketarako deialdia luzatu du (3,2 milioi euro), uholdeen ondorioak jasan dituzten 200.000 haurri laguntza eskaintzeko beharrezkoak izango direla estimatu baitu.