GIB/HIESaren ondoriozko haurren infekzioak ekiditea Afrikan
Etiopia-n egingo da aste honetan Afrikan GIB/HIESa eta Sexu Bidezko Gaixotasunei buruzko Nazioarteko XVI. Konferentzia (ICASA, ingelesezko laburdura). Bertan, UNICEFek gobernu eta emaileei kontinente osoan GIB/HIES programentzako beren babesa mantentzeko deia egin zien, haurrek infekzio gehiago izan ditzaten ekiditeko.
“Azken urteotan GIB/HIESaren aurkakoborrokan egindako inbertsiohandiak eman ditu, azkenean, emaitza onak. Gaur egun, Sahara hegoaldeko Afrikan haur gutxiago jaiotzen dira GIB/HIESarekin, haur gutxiago gelditzen dira umezurtz etagazteenek badakite nola babestu beren burua eta beren bikoteena. Milioika bizitza salbatu dira, eta familia eta komunitate asko HIESik gabe mantendu dira”, adierazi du Elhadj As Sy-k, UNICEFen Afrika Ekialde eta Hegoaldeko eskualderako zuzendariak. “Oso garrantzitsua da lorpen horiei eustea eta haur guztiengana iristeko egindakokonpromisoak betetzea”.
GIB/HIESarentzako funtsak murrizteari dagokionez, Sy-k UNICEFen aliatuei eta erabakiak hartzen dituzteneiekarpenak mantentzen jarraitzeko deia luzatu zien, hartara, haur guztiek (pobreenek eta baztertuenek bereziki)GIB/HIESa tratatu eta prebenitzeko aukera izatea berma daiteke.