‘Haití, en construcción’
Azaroaren 20an RTVEko La 2 kateak 23:00etan Haití, en construcción erreportajea emango du, Ana Duatorekin. Ana Duato aktore eta UNICEF Espainia-ko Enbaxadoreak azaltzen dizkigu lurrikararen ondorio eta berreskuratze eta berreraikitze-lanen bilakaera, Haiti-ra egindako bi bidaien bitartez. Bertan haitiarren egunerokotasunean bizi izan zen.
Dokumentala Ganga Producciones-ek ekoiztu du UNICEF Espainia eta Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentziarentzat (AECID) etaRTVEko La 2 katean, RTVEko webgunean eta TVEren nazioarteko katean emango da igandean, azaroaren 20an, Haurren Egun Unibertsalean, gaueko 23:00etan.
Erreportajea Antonio Cano-k zuzendu du eta Haitir-a egindako bi bidaien emaitza da. Lehenengoa 2010eko apirilean egin zen, eskolak berrireki zirenean; bigarrena, 2011ko apirilean, lurrikara gertatu eta hamabost hilera.
haitiarren bihotzetik azaldutako istorioa
Proiektuaren aurkezpenean, Ana Duato-k adierazi zuenez, “istorioa barne-barnetik, haitiarren bihotzetik eta herrialdea berreraikitzeko haiekin batera lanean diharduten profesionalen bihotzetik azaltzen saiatu gara". UNICEF Espainia-ren Enbaxadoreak “Haiti-n egunero berreraikitzen eta herrialdearen zein haitiarren garapenerako lanean diharduten pertsona guztiei” eskaini zien ere bere esker ona, “beren etxeetako ateak ireki zizkidaten, baita lekualdatutako eremuetako dendetakoak ere”.
Aktorea lekualdatutakoen eremuetan, eskoletan, ospitaleetan, bizitegi-zentroetan eta kalean egon zen Haiti-ko familia eta haurrekin. Pertsona horiekin izandako harremanetik eta herrialdeko errealitatetik jaio zen erreportaje hau. Bere helburua da gizarteari Haiti-ren egoeraz gogoraraztea, haitiarrek beren bizitza berreskuratzeko duten gaitasuna eta indarra ezagutzea eta hara iristen den laguntza zertarako erabiltzen den ikustea.
Aurkezpenean parte hartu zuten ere Arturo Reig, Haiti-ren berreraikuntzarako Misio Bereziko Enbaxadorea, Yolette Azor-Charles Haitiren Enbaxadorea Espainian eta Consuelo Crespo UNICEF Espainiako presidenteak. Horientzat guztientzat garrantzitsua da haitiarrei eskainitako babesa mantentzea beren herrialdea berreraiki dezaten.
erreportajea tve-ren la 2 katean, rtve.es webgunean eta tve-ren nazioarteko katean emango da
Igandean, azaroaren 20an, Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren 22. urteurrena ospatzen den egunean emango du La 2 kateak dokumentala, gaueko 23:00etan.
Dokumentala aldi berean emango da ere RTVE-ren webgunean eta Nazioarteko Katean, honako orduetan:
- Europa/Afrikako seinalea: Hauteskundeetako saio bereziaren ondoren, 00:00 eta 00:15 artean, gutxi gorabehera.
- Amerika 1: Cuéntame saioaren ondoren, 3:50ean (Espainiako ordua; 22:50ean erreferentziako ordutegian, gutxi gorabehera).
- Amerika 2: Cuéntame saioaren ondoren, 5:50ean (Espainiako ordua; 22:50ean erreferentziako ordutegian, gutxi gorabehera).
Asia: 16:50ean (Espainiako ordua, 00:50ean erreferentziako ordutegian, gutxi gorabehera), Buscamundos saioaren ondoren. Astelehenean ere errepikatuko da, 11:15ean (19:15ean).