Haurrek lehentasuna izan behar dute Hegoaldeko Sudan-en garapenean
Hegoaldeko Sudan-ek independentzia lortu izan zuenetik ia urte bete igaro denean, UNICEFek haurren eskubideak eta ongizatea premiazko lehentasun bihur daitezen deialdia luzatu du. Biztanleen erdia 18 urtetik beherakoa izanik, haurrengan inbertsio handiago egitea ezinbestekoa da herrialdearen garapena eta egonkortasuna lortzeko.
Hegoaldeko Sudan-ek krisi anitzei aurre egin behar die, hala nola elikadura arloko segurtasun eza larria, Gobernuak harturiko murrizketa neurriak, errefuxiatuen etorrera jarraia eta gatazka sortzeko mehatxu jarraikia. Egoera honen aurrean, inoiz baino gehiago, haurren eskubideak babestea beharrezkoa da.
“Hegoaldeko Sudan oparo eta baketsu baten sorrera nahiko sendoa izan daiteke soilik herrialdeko hiritar gazteenengan inbertitzen bada. Guztion lehentasuna izan behar dute, hurrengo belaunaldiak bere papera bete ahal izan dezan herrialdearen eraikuntzan", dio Yasmin Ali Haque-k, UNICEFek Hegoaldeko Sudan-en duen Ordezkariak.
Herrialdeak gizarte mailako adierazlerik okerrenen arteko batzuk heredatu zituen: amen eta haurren heriotza tasa altuak, analfabetismo eta desnutrizio tasa altuak eta azpiegitura oso mugatua; honek guztiak, jaiotzeko herrialderik arriskutsuenetakoa bilakatzen du.
haurrek lehentasuna izan behar dute
6 eta 17 urte bitarteko haurren %70a ez da inoiz eskolara joan eta soilik %10ak bukatzen du lehen hezkuntza, mundu mailan eskolatze tasarik baxuenetako delarik. Neskatilek desberdintasun egoera pairatzen dute hezkuntzarako sarbideari dagokionez eta kaltegarriak diren gizarte praktiken aurrean kalteberagoak dira, adibidez haurren ezkontzen eta haurdunaldien aurrean. Haurren %13ak soilik ditu eskuragarri higiene eta saneamendu arloko zerbitzuegokiak. Ia Gobernuak, UNICEF eta beste aliatu batzuekin batera, gizarte sektorearen barnean egitura bat eraikitzeko, trebakuntza lehentasun bilakatzeko eta haurren garapenean joera negatiboak murrizteko prozesua hasteko lan egin du.
UNICEF-ek hezkuntza, ur eta saneamendu, osasun eta babesaren arloetan lan egiten du
Gauzatzen ari den lanak, UNICEFek parte hartze zuzena izan duen arloetan jadanik haurrentzako lorpen garrantzitsuak ekarri ditu, herrialdearen etorkizunerako funtsezkoak direnak: hezkuntza, ur eta saneamendu zein haurrentzako justizia arloetan eremu estrategikoak garatu dira. Historikoa den hitzarmen baten sinadurari esker, Sudan-go Herriaren Askapenerako Armadak haurrak ez errekrutatzeko konpromisoa hartu du. UNICEF ur iturri berriak eskaintzen, lehengo iturriak berritzen eta informazioa partekatu ahal izateko zentralizaturiko datu sistema bat ezartzen ari da. Bost urtetan, ur edangarrirako iturri hobetuen sarbidean %40ko igoera eman da. Gainera, iaz baztertuen dauden eskoletako haurrek ikasketarako ingurugio egokiaz goza dezaten eta haurrak prebenitu daitezkeen gaixotasunen aurrean babesturik jarrai dezatenbermatzeko ahaleginak areagotu ziren. Sudan eta Hegoaldeko Sudan-ek oraindik jorratzeko dituzten gai desberdinek haurrengan eragina izaten jarraitzen dute. 2010. urte bukaeratik, Hegoaldeko Sudan-etik bere herrialdera bueltatu dira 400.000 pertsona baino gehiago. UNICEFek pertsona horiek bergizarteratzeko ekintzetan modu aktiboan parte hartzen du eta beraien familengandik banatuta dauden haurren babesaren inguruko zein Sudan-en identifikatu dituzten Hegoaldeko Sudan-etik bakarrik etorritako haurren babearen inguruko herrialde bien arteko Akordio Memorandum bat babesten du. “Haurrak eragin handienak pairatzen dituztenak izaten jarraitzen dute arlo askotan eta gatazkak zein lekualdatzeek sorturiko egoera humanitarioari erantzun jarraia ematen egon behar izan dugu”, adierazi du Haque-k. “Herrialde honetan haurrek etorkizun hobea merezi dute eta haurrentzako benetako onurak bihurtuko diren epe luzerako inbertsioek eskuragarri egotea beharrezkoa da”.