Haurrek pairatzen dituzte Siria-ko gatazkaren ondoriorik okerrenak
UNICEFek bere kezka adierazi du Siria-ko eskualde desberdinetan eragina duen gatazkaren ondorio okerranak haurrek pairatzen dituzteko.
UNICEF, bere lankideekin batera, erasoengandik ihes egiteko beraien etxeetatik alde egin duten milaka ehunka haur eta familiei premiazko laguntza eskaini ahal izateko lanean ari da, gatazkaren eragin okerrenak pairatzen baitituzte.
Eskola, meskita eta eraikuntza publikoetanbabesten diren familiak, Damasko-n zein beste eskualde batzuetan, higiene arloko kit-ak, koltxoiak, mantak, elikagaiak eta seme-alabentzako beste zenbait artikulu jasotzen ari dira.
Uztailean zehar, eskualde askotara heltzeko sarbide mugatua egon eta segurtasun baldintzak okerrera egin duten arren, UNICEFeta bere lankideak beraien lana areagotzeko gai izan ziren, 94.000 pertsonari arreta eskaintzera heldu arte, horietatik gehiengoa (%90a inguru) haurrak eta nerabeak izan direlarik.
UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k zera adierazi du: premiazko lehentasuna haurrak eta beraien familiak babestea da.
"Mundua Siria-n gertatzen ari den indarkeriaren gorakadari begira dagoela aprobetxatuz, ezin dugu ahaztu ondorio okerrenak haurrak pairatzen dituztela, tragedia honen erantzukizuna bere gain egon ez arren", baieztatu zuen UNICEFeko Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k.
"Haurrak hiltzen ari dira, beraien etxeak eta beraien gurasoak galtzen ari dituzte eta ezin dute eskolara joan. Gune askotatik gatazkan parte hartzen ari diren alderdi guztiei errugabeak babesteko beraien esku dagoen guztia egin dezatela eskatzen duten pertsonei babesa ematen die UNICEFek", dio Lake-k.
Egoerak okerrera egiten du eta ondorioz, Siria-tik ondoko herrialdeetara ihes egiten duten pertsona kopuruak gora egiten jarraitzen du. Orain arte, 130.000 siriar errefuxiatu (erdia inguru haurrak eta nerabeak direlarik) Jordania, Libano, Turkia eta Irak-en erregistratuak izan dira. UNICEFek beste erakunde humanitarioekin bat egiten du oinarrizko zerbitzu sorta zabala eskaini ahal izateko, hala nola ur, saneamendu, hezkuntza eta laguntza psikosozialaren arloan.