Haurren Egoera Munduan 2012: hiriak eta haurrak
Gaur UNICEFek ezagutzera eman duen Estado Mundial de la Infancia 2012: Los niños en un mundo urbano, txostenak dioenaren arabera, urbanizazio prozesuak ehunka milioi haur oinarrizko zerbitzuetarako sarbiderik gabe uzten ditu hiri eta herrietan.
Hiriko guneetan biztanle kopuruak gora egiten jarraituko duelaezinbestekoa da. Txostenaren arabera, urte gutxitan haur gehienak hiri txiki edo handietan hazikodira, eta ez landa guneetan. Hirietan jaiotzen diren haurrek, hirietako biztanleen kopurua %60ra arte igotzenlaguntzen dute.
"Pobrezian pentsatzen dugunean, burura etortzen zaigun ohiko irudia landako herrixka bateko haurraren irudia da", adierazi du UNICEFen Zuzendari Exekutiboa den Anthony Lake-k. "Baina gaur egun, kokaleku eta bazterturiko auzoetan bizi diren gero eta haur gehiago, munduko gutxietsitako eta kalteberenak diren haurren artean aurkitzen dira, oinarrizko zerbitzurik gabe eta aurrera egiteko eskubiderik gabe". "Kokaleku prekarioetako haurrek bizi duten bazterketak, beraien ahalmenak ahalik eta gehien garatzeko aukera kentzeaz gain, gizarteei biztanle osasuntsu eta heziak izateak dakartzan onura ekonomikoak kentzen dizkie”, dio Lake-k.
oinarrizko zerbitzuetarako sarbidean desberdintasunak
Mundu osoan,hiriek haur askori abantailez gozatzea ahalbidetzen die, hala nola eskolez, klinikez eta jolasteko guneez. Baina, hiri horietan bertan,desberdintasun handienetako batzuk ematen dira aldi berean, batez ere osasun eta hezkuntza arloan eta haurrentzako aukeren sarbideari dagokionez.
Azpiegituren eta zerbitzuen garapenaez doa hirien hazkuntzaren erritmo berdinean eskualde askotan,haurrek oinarrizko beharrak asetzea galarazten duelarik. Pobrezia baldintzetan bizi diren familiek, sarritan kalitateko gutxiagoko zerbitzuengatik gehiago ordaintzen dute. Ura adibidez, auzo pobreetan 50 aldiz garestiagoa izan daiteke, bertako biztanleek hornitzaile pribatuei erosi behar izaten dietelako ura eta auzo aberatsenetakoek berriz gutxiago ordaindu behar dute, etxeak ur horniketa sarearekin zuzenean konektatuta daudelako.
Hiriguneetako haurrek pairatzen dituzten gabeziak, sarritan estatistiketan ez dira ikusten, batezbestekoek hiriko biztanle guztiei dagozkien datu orokorrak batzen dituztelako, aberatsei eta pobreei dagozkienak. Mota honetako batezbestekoak hiriko plangintzarako eta baliabideen esleipena egiteko erabiltzen direnean, pobreenen beharrak kontuan hartu gabe gera daitezke.
haurrentzako egokiagoak diren hiriak
Ekitatezko ikuspuntua funtzezkoa da eta haur kalteberenei lehentasuna eman behar zaie, beraien bizitokia kontuan izan gabe. UNICEFek, hiriko plangintza prozesuen muinean haurrak jartzea eskatzen die gobernuei, baita guztientzako eskuragarriak diren zerbitzuak hobetzea eta gehitzea. Hasteko, hiriguneetako haurren artean dauden desberdintasunak identifikatzea ahalbidetuko duen informazio zehatzagoa eta zorrotzagoa behar da desberdintasun horiekin bukatzea nahi bada. Datu hauek ez izateak, gai horiek kontuan ez direla hartu adierazten du.
Nahiz eta maila guztietako gobernuek gai honi ahalegin gehiago eskaini ahal dioten, erkidegoan oinarrituriko neurriak ezinbestekoak dira arrakasta izateko. []
Hirietako pobreziari aurre egiteko, erkidego mailan egindako lanari garrantzi handiagoa emateko apustua egiten du txostenak eta hiriguneetako pertsonarik pobreenen alde (haur eta nerabeak barne) lan eraginkorrak gauzatu dituzten erakundeen adibideak ematen ditu. Erakunde hauek, emaitza nabariak lortzen laguntzen dute, adibidez Rio de Janeiro eta Sao Paulo hirietako (Brasil) azpiegitura publikoak hobetzea, Cotacachi-n (Ekuador) alfabetatze tasa handiagoak lortzea edota Manila-n (Filipinetan) hondamendiei aurre egiteko prestaketa hobea izatea lortzea. Nairobi-n (Kenya) adibidez, nerabeek beraien erkidegoko mapa bat egin dute, bertan hiriko plangintzaren kudeaketa erraztuko duen informazioa barneratuz.
Mexiko-n berriz, Oportunidadesdeituriko ekimenak, familia pobreenek seme-alabak eskolara bidaltzea eta hiriguneetan zein landa guneetan osasun arloko zerbitzuegatik ordaintzea ahalbidetuko duen esku-diruaren tranferentzia egitea erraztu du; ekimen hau beste herrialde batzuentzat eredu bilakatu da.
Mundu mailan, UNICEFek eta Gizakien Kokalekuentzako Nazio Batuen Programak (ONU-Habitat) 15 urte daramatzate batera lanean Haurren Lagun diren Hiriak ekimenean; bertan, haurrak hiriguneetako agenden muinean kokatzea eta haurrek haurtzaro seguru eta osasuntsua izan dezaten babesturiko guneak sortzea ahalbidetuko duten aliantzak eraikitzen dituzte.
"Urbanizazioa errealitatea da eta hirietan gehiago inbertitu behar dugu, behar gehien dituzten haurrei zerbitzuak eskaintzeko ahaleginak bikoiztuz", dio Lake-k.
aurkezpena espainia-n
Gure herrialdean, txostena Bilbon aurkeztu du,Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuan.Aurkezpen hau, UNICEF Euskal Herriko Batzordeak Euskal Herriko Unibertsitateko Cooperación Internacional Descentralizada: Paz y Desarrollo Master-aren barnean antolatzen duen Aplicación de la Convención sobre los Derechos del Niño Nazioarteko XIII. Mintegiaren testuinguruan gauzatu da.
Aurkezpen ekitaldian, ondoko pertsonek parte hartu zuten: Consuelo Crespo, UNICEF Espainia-ko Presidentea; Carlos Epalza, UNICEF Euskal Herriko Batzordeko Presidentea; Tomás Jiménez, Universitat Oberta de Catalunya-UOC-en Derechos Humanos, Democracia y Globalización deituriko Maisutzako irakaslea, Nazio Batuen agentzietan aholkulari gisa ibilbide luzea duelarik; Felipe González, Euskal Herriko Unibertsitateko Cooperación Internacional Descentralizada Marter-eko zuzendarietako bat; eta Nazario de Oleaga, Abokatuen Bazkun Ohoretsuaren Dekanoa.
Consuelo Crespo eta Tomás Jiménez izan ziren txostenaren aurkezpenaz arduratu zirenak eta biek ondoko ideia azpimarratu zuten: Hiriak aukera handiak eskaintzen dituzten guneak dira baina desberdintasun handiak ere barneratzen dituzte. Jiménez-ek, ekitate kontzeptua azpimarratu zuen, hau da, zerbitzuetarako sarbidean berdintasuna egotea. "Hirietako haur kalteberenei lehentasuna ematea funtsezkoa da", esan zuen.