Haurren Egun Unibertsala
Bizirauteko eskubidea, giza eskubidea da.Haurren Egun Unibertsalarekin batera -azaroaren 20ero Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmenaren (HEH) onarpena ospatzen da- UNICEF Espainiak gogorarazi nahi du elikadura, osasuna, biziraupena eta garapena nazioarteko hitzarmen honetan jasotako giza eskubideak direla. Hitzarmen hori da historian gehien berretsi dena.
Milurteko Garapenerako Helburuek (MGH) muturreko pobrezia eta gosetea errotik ateratzea (MGH 1) eta haurren heriotza-tasa murriztea (MGH 4) dute helburu. Historian lehenengo aldiz, gose eta pobreziarekin amaitzeko nahikoa baliabide eta ezagutza badaude baina, hala ere, bost urtetik beherako haurrenheriotza-tasaren herenak desnutrizioarekin du lotura. Horrek urtero 2,5 milioi haurren bizitza galtzen direla esan nahi du.
Bizirauteko eskubidea UNICEFentzat lehen eskubidea da eta Kul C. Gautam UNICEFeko Zuzendari Exekutiboaren laguntzaileak adierazi zuen moduan, “gosea etadesnutrizioa ez dira elikagai gabeziaren ondorio soilik, pobrezia, desberdinkeria eta lehentasunen ordenaren akatsen ondorio ere badira”.
desnutrizioa: arazo larria
Desnutrizio kronikoaren ondorioz, garapen bidean dauden herrialdeetan bost urtetik beherako ia 200 milioi haur daude pobreziaren gurpil zoroan harrapatuta. Horren ondorioz, bere biziek aurrera egiteko, baita beren komunitate eta herrialdeek aurrera egiteko ere, oztopo handiak dituzte. Desnutrizio mota horrek haurrengan bizi osorako atzerapen fisiko eta adimenekoak eragiten ditu.
Bestalde, desnutrizioa akutu bihurtzen denean (gutxi gorabehera haurren % 13ak pairatzen du), larrialdiko tratamendua behar du.Hiltzeko arriskua 9 aldiz handiagoa da desnutrizio akutu larria duen haur batentzat, baldintza arruntetan bizi den haur batekin alderatuta.
afrikako adarra: 320.000 haurrek desnutrizio akutu larria pairatzen dute
Pasa den uztailaren 20an gosete-egoera aldarrikatu zen Somalia-ko hegoaldeko hainbat eremutan. Bertan, ehunka haur desnutrizioarekin lotutako arrazoiengatik hil dira eta beste ehunka mila arriskuan daude oraindik.
Afrikako Adarreko larrialdia dimentsio ikaragarriak hartzen ari den haurren biziraupenerako krisi bilakatu da. Elikagai gabeziak desnutrizioa eragiten du eta desnutrizioa duten haurrek arrisku handiagoa dute malaria, sabeleko gaixotasunak edo pneumonia gaitz larriak harrapatzeko. Azken txostenen arabera, bost urtetik beherako 320.000 haurrek desnutrizio larria dute eskualde osoan.
Somalia-ko erdialde eta hegoaldean agentzia humanitarioen sarrera mugatua da, baina UNICEFek eta bere aliatuek desnutrizioa duten 140.000 haurretik gora tratatu dituzte 1.000 elikadura-zentrotan. Horrez gain, 600.000 pertsonei elikadura osagarria eman ahal izan diete.
haurren eskubideei buruzko hitzarmena (HEH)
HEH da haurrak gizarte-eragile gisa etaberen berezko eskubideen titular aktibo gisa aitortzen dituen lehen nazioarteko tresna.Testua Nazio Batuen Batzar Nagusiak onestu zuen 1989ko azaroaren 20an eta indarrean sartu zen 1990eko irailaren 2an.
Testuko 54 artikuluek haur guztieneskubide ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta politikoak jasotzen dituzte. Testuak gobernu guztiek aplikatu beharreko artikuluak jasotzeaz gain, beste hainbat eragileren betebehar eta erantzukizunak ere jasotzen ditu, hala nola, guraso, irakasle, osasun arloko langile, ikertzaile eta haurrenak ere.
UNICEFek Haurraren Eskubideei buruzkoHitzarmena betetzen dela zaintzeko Nazio Batuen agindua du eta bere lan guztiak HEHean du oinarria. Aurten Haurren Egun Unibertsala, azaroaren 20an, gure herrialdeko hauteskundeekin batera emango da. UNICEF Espainiak alderdi politikoei aurkeztu die haurrak ardatz dituen proposamen sorta.